Protozientzia hitza zientziaren filosofian, finkapen prozesuan dauden esfortzu zientifikoaren esparru berriak azaltzeko erabiltzen den terminoa da. Protozientziak, zientzialari eszeptikoentzat zientzia patologiko gisa adierazten dute. Protozientzia terminoa, metodo zientifikoak oraindik egoki egiaztatu ez duen hipotesiak azaltzeko erabiltzen da.

Protozientziak zientzia izendatu baino lehenagoko diziplinak edo ezagutzaren eremuak izan daitezke. Bertan aurkezten diren hipotesiak, momentuan ezagunak diren nabaritasunekin ados edo desados egon daitezke, eginiko erlazionaturiko iragarpenak oraindik ez daudelako enpirikoki egiaztatuak edo muga teknologikoak direla eta. Kasu hauen adibide gisa, erlatibitate orokorraren teoria edo korden teoria dira. Lehenengoaren kasuan, protozientzia bat izaten hasi zen eta gaur egun zientzia bat kontsideratzen da eta bigarrenaren kasuan, egunera arte protozientzia bat izanda ere frogapen enpirikoaren zain dago.

Zentzu historikoan, astrologia edo alkimia izan dira protozientziaren diziplinak, geroago metodo zientifikoari esker, astronomiari eta kimikari ateak ireki ziotenak.

Historia aldatu

Thomas Kuhn, zientziaren lehenengo filosofoa, 1970. urtean idatzi zuen saiakera batean idatzi zuen lehenengo aldiz hitz hau:

« En todo caso, hay muchos campos –los llamaré protociencias- en los que la práctica produce conclusiones contrastables pero que, sin embargo, se parecen a la filosofía y las artes en su modelo de desarrollo. Pienso, por ejemplo, en campos como la química y la electricidad antes de la mitad del siglo XVIII, en el estudio de la herencia y la filogenia antes de mediados del XIX, o en muchas de las ciencias sociales hoy. También en estos campos, aunque satisfacen el criterio de demarcación de sir Karl, la crítica incesante y el continuo esfuerzo para conseguir un nuevo comienzo son fuerzas primarias, y es necesario que lo sean. Sin embargo, como sucede en la filosofía y en las artes, esto no da como resultado un progreso nítido… En resumen, mi conclusión es que las protociencias, como las artes y la filosofía, carecen de algún elemento que, en las ciencias maduras, permite las formas más obvias de progreso." »

—Kuhn 2000, 168.


Protozientzia espekulatiboa den heinean, pseudozientziatik bereizi behar da, kasu honetan azkenengo honek duen metodo zientifikoarekiko atxikimendua dela eta. Egoera berdinean, baita zientzia “onaren” praktikei duen lotura denez gero, eta batez ere, beste ebidentzia berrien ihardetsiak izateko nahia edo teoria prediktiboago batez ordezkatuak izateko gogoa dela eta.

Astrologia eta alkimia bezalako eremuak, metodo zientifikoa baino lehenagoko protozientziak kontsideratzen dira. Metodo zientifikoaren agerpenarekin, hurrenez hurren, astronomia eta kimikako eremu zientifikoak izatera pasa ziren. Protozientifikoa den esparru bat, aurkeztutako hipotesiak, momentuan dauden ebidentzia erabilgarriak eta elkar zehaztasun bat burutu den gorpuzki batekin, baino hauek oraindik probatuak izan ez direnen eremua izan behar da. Protozientzia batzuek ezarrita dagoen zientzia izatera arte garatu izan dira. Beste batzuek ordea, ez dira heltzen ebidentzia zientifikoak faltatu izanagatik. Bestelako zientziak filosofiaren adar bezala hasi izan ziren: matematikak, filosofia naturala, ekonomia, psikologia, soziologia, eta abar.

Protozientziaren adibideak aldatu

Protozientziaren adibiderik modernoena Alfred Wegenerek proposatu zuen noraez kontinentalaren teoria izan zen. Geroago, plaka tektonikoen mekanismoak ulertuak izan zirenean, onartua izan den modelo zientifikotzat hartu izan da:

1- Fisikako korden teoria anitzak edo matematikaren zientzia kognitiboa esaterako. Korden teoriaren kasuan, metodo zientifikoa erabili eta ekuazio matematiko konplexuetan oinarritu arren, saiatzen dena ez frogatzeagatik pseudozientziatzat hartu izan den teoria izan da.

2- Astrobiologia, lurraz kanpotiko bizitzeko moduaz arduratzen den ikerketa protozientifikoa da; batez ere, karbonotik at dauden bizitzeko formak ere barneratuz. Exobiologia, esaterako ikertzeko objektu finkorik ez izatean, oso gogor kritikatua izan da.

3- Memetika  memes deituriko autoerreproduzitutako ideia hipotetikoen ikerketa da.

4- Homotoxikologia homeopatia tradizionaletik ateratzen saiatu den homeopatiaren eskola bat da. Hahnemmiano-ren ereduaren metodo zientifikoaren erabilera berri batekin betetzen du. Mekanismo zehatzik aurkitu ez den arren, protozientzia gisa kontsideratu daiteke. Homeopatiaren eta medikuntza ortodoxoaren arteko zubi bat da. Gainera, ez du medikuntza modernoaren ekarpenak ukatzen eta aintzat hartzen du bere muga tekniko eta teorikoak.

5- Akupuntura edo amets ludikoak; heriotzari buruzko hurbileko esperientziak eta psikoanalisia, protozientzia moduan kalifikatuak izan daitezke, kontuan hartuta oraindik ebidentzien eta teorien finkapenen beharra dagoela.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu