Ireki menu nagusia

Edwin Hubble (Marshfield, Missouri, 1889ko azaroaren 20a - San Marino, Kalifornia, 1953ko irailaren 28a) XX. mendeko astronomo estatubatuar garrantzitsuenetako bat izan zen, famatua batez ere galaxien mugimendua neurtuz, unibertsoen hedapena frogatzeagatik. Hubble kosmologiaren aita bezala hartzen da, nahiz eta bere lanak astronomia eta astrofisikako beste hainbat eremu jorratzen dituen.

Edwin Hubble
Edwin-hubble.jpg
Bizitza
Jaiotza Marshfield (Missouri)1889ko azaroaren  20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza San Marino (Kalifornia)1953ko irailaren  28a (63 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
The Queen's College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak astronomoa eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k) Yerkes Observatory Itzuli
Mount Wilson Behatokia
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Edwin Hubble signature.svg

Hubblek, besteak beste, Mount Wilson Behatokia kokatuta zegoen Hooker teleskopioa erabiltzeko aukera izan zuen. Horri esker 1923an konturatu zen Andromeda nebulosa gure galaxiatik kanpo zegoela, garai hartan uste zena baino urrutiago. Andromeda beste galaxia bat zela ikusi zuen. Ikusi zuen gure galaxiatik kanpo beste milaka galaxia bazeudela. Erradiazio elektromagnetikoaren, argiaren, espektroa aztertuz ikusi zuen urruti zeuden galaxia haiek gainera, aldentzen ari zirela.

Unibertsoen hedapena frogatzen zuen teoriari, Hubbleren legea izena eman zitzaion, 1927 eta 1929 urteen bitartean frogatu zen. Espaziotik ailegatzen zen erradiazio elektromagnetikoa aztertzen ibili zen Hubble eta aurkitu zuen gorriranzko lerrakuntza horrek unibertsoaren hedakuntza adierazten zuela erakutsi zuen.

Bere omenez, Hubble espazio teleskopioa orbitaratu zen 1990an. 1889ko azaroaren 20an jaio zen eta 1953ko irailaren 28an hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edwin Hubble Aldatu lotura Wikidatan