Xake
Xakea bi jokalarirentzako mahai-jokoa edo kirola da[1]. Jokalari batek besteari "xake mate" egin behar dio, erregea bere piezekin inguratuz. Bi talde daude, zuriak eta beltzak. Taula 64 laukitan antolatuta dago —8 x 8 laukitxo—, kolore beltzak eta zuriak tartekatuta. Jokalari bakoitzak 8 peoi, 2 gaztelu edo dorre, 2 zaldun edo zaldi, 2 alfil, eta dama (edo erregina) bat eta errege bat dauzka.[2]
Peoiak 2. ilaran kokatzen dira ezker eskuin; 1. ilaran honela kokatzen dira, ezkerretik hasita: gaztelua edo dorrea, zalduna edo zaldia, alfila (dama edo erregea; erregea edo dama), alfila, zalduna eta gaztelua.
Dama beti bere kolorea duen laukitxoan kokatuta dago; horregatik, jokalariak pieza zuriak ala beltzak dituen arabera, piezen ordena desberdina da.
Xakea xiangqi (xake txinatarra) eta shogi (xake japoniarra) jokoen familia berekoak dira. Uste da horiek guztiak Indian VI. mendean praktikatzen zen chaturanga izeneko joko batetik datozela. Xake jokalari deitzen zaio xakean jokatzen duenari, profesionala zein zalea izanik ere.
Xakearen jatorria erabat jakina ez bada ere, Euskal Herrira arabiarrek ekarri zuten.
Xakearen lehenengo erreferentzia modernoa Francesch Vicenten idazlan batean aurki dezakegu, Valentzian inprimatu eta publikaturiko Libre dels jochs partits dels shacs en nombre de 100 izenekoa, XV. mendearen amaiera aldean.
Historian zehar pertsonaia ospetsu asko izan dira xakezaleak: Stanley Kubrick, Che Guevara, Napoleon Bonaparte edo Vladimir Lenin, esate baterako.[2]
Piezak eta mugimenduakAldatu
Euskal Herriko xakelariek bi izendapen erabiltzen dituzte xake-piezak izendatzeko:
- Erregea, dama (edo erregina), gaztelua, alfila, zalduna eta peoia edo oinezkoa.
- Erregea, anderea, dorrea, gudaria, zalduna eta peoia edo oinezkoa.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dago piezen izenik: horregatik, ez dago ofizialki onartutako izendapenik, izan ere Euskal Xake Federakuntzak berak ere ez baitu halakorik xedatu.
Hala ere, 1985ean Jon Esturo eta Maximo Aierbek argitaratutako Xake euskaraz idatzitako xakeari buruzko lehenengo liburuan lehenengo izendapena erabiltzen da. Geroago, ChessBase enpresa alemaniarraren Xake zakurtzarrari bideo-jokoa euskaratu zenean ere, FIDEk onartzen duen notazio aljebraikoa itzultzeko garaian lehenengo izendapen hori erabili zen.
Nolanahi ere, bigarren izendapena darabilten jokalariak aurkitzea oso arrunta da.
Erregea | |
Erregina | |
Dorrea | |
Alfila | |
Zaldia | |
Peoia |
ErregeaAldatu
Erregea piezarik garrantzitsuena da, jokoa berau defendatzean datzalako. Nahi duen lekurantz mugi daiteke (ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean), beti ere mugimendu bakoitzean lauki bat eginez. Gazteluarekin batera endroke izeneko mugimendua egin dezake: hor, erregea dorrearen beste aldean babesten den mugimendu bakar baten (endroke luzea eta endroke laburra daude, erregearen aldean edo damaren aldean egiten diren endrokeak bereizteko). Gazteluarekin batera egiten den jokaldia den arren, arauz erregearen jokalditzat jotzen da endrokea.
Dama edo andereaAldatu
Dama edo Anderea da erregearen ostean piezarik garrantzitsuena, eta balio gehien daukana. Jokalari batzuek "Xake erreginari" edo Xake damari ere erabiltzen dute berau jateko arriskuan dagoenean.
Edozein mugimendu egin dezake ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean nahi dituen koadro guztiak mugituz jokaldi bakoitzean.
Gaztelua edo dorreaAldatu
Gazteluak ezker-eskuin eta aurrera-atzera bakarrik mugi daitezke (ez-diagonalean) eta nahi haina lauki har ditzakete.
Alfila edo gudariaAldatu
Alfilek gazteluek egin ezin dezaketena egin dezakete, hau da, diagonalean mugitu. Horren truke ezin dira ezker-eskuin ez aurrera-atzera mugitu. Egoera honek alfil bat beti lauki zurietan egotea eta beste bat beti beltzetan egotea dakar.
Zalduna edo zaldiaAldatu
Zaldunaren mugimenduaren definizioa hauxe da: hurbilen daukan laukira mugi daiteke, baldin eta lauki hori ez badago zaldunaren diagonal, errenkada edo zutabe berean. Hala ere, errazago ulertzen da L forma duen mugimendua egiten duela esaten bada. Hau da, bi lauki alde batera eta bat horrekiko elkarzut. Edozein norabidetan egin dezakete mugimendu hori eta beste piezekin konparatuta alde bat du: pieza baten gainetik salto egin dezake.
Peoia edo oinezkoaAldatu
Peoiak banan-banan mugitzen dira (lehenengo mugimenduan ezik, kasu honetan bi lauki egin dezakete aurrera, beti ere biak libre badaude). Euren zutabea uzteko modu bakarra beste pieza bat harrapatzea da, diagonalean aurrerantz lauki bat mugituz egiten baitute. Zortzigarren lerroraino iritsiz gero dama edo erregina bihurtzen dira.
ErlojuaAldatu
Jokalariek txandaka mugitu behar dute eta txapelketetan denbora mugak jartzen dira. Jokalari bakoitzak erabiltzen duen denbora neurtzeko erloju bereziak erabiltzen dira.
Xake mateAldatu
Jokoaren helburua xake mate egitea da. Xake mate egitean aurkariaren erregea ihes egin ezin duen egoeran jartzen da eta behin egoera horretara iritsiz gero, jokoa amaitu egiten da. Ezagutzen den xake materik laburrena honako hau da (Zoroaren matea):
Jokoaren faseakAldatu
Xakean hiru fase berezitu ohi dira:
- Irekiera: lehen jokaldiak hartzen ditu barne; piezak hasierako laukietatik irteten dira.
- Joko ertaina: erdialdeko borroka bizia hartzen du barne; aurkariek peoi eta pieza asko dituzte oraindik.
- Amaiera: azken gudua hartzen du barne; peoi eta pieza gutxi gelditzen zaizkie aurkariei.
Fase bakoitzak estrategia eta trebetasun bereziak eskatzen dizkio jokalariari. Hori dela eta, gerta daiteke jokalari bat ondo moldatzea hasieran eta amaieran baina ez izatea oso iaioa joko ertainean. Hiru faseren arteko mugak ez dira zehatz-zehatzak.
Xake txapeldunakAldatu
Munduan hainbat lehiaketa burutzen dira xake txapelduna nor den erabakitzeko. Lehiaketa ofizialaz aurretik, egondako txapeldun ezberdinak zerrendatzen dira. 1993tik hona bi modalitate daude. Lehenengoa lehiaketa klasikoaren parekoa da. Bigarrena, FIDE lehiaketa, azkarragoa da eta horregatik, hainbat jokalariren ustez, ez da kalitate maila berekoa.
2006ko irailaren 21etik urriaren 13ra jokatu zen Errusiako Elista hirian, Munduko Txapelketen bateratze txapelketa deitu zena. Veselin Topalov eta Vladimir Kramnik jokalarien arteko arazo eta salaketen ostean, Vladimir Kramnik errusiarra izan zen garaile azken desberdinketa partidan.
2007an Mexikon jokatuko da berriz ere Munduko Txapelketa, aurrerako Argentinako San Luis hirian jokatu zen sistema bera erabilita. Aurretik, eta berriz ere Elistan, Txapelketa horretara sailkatzeko hautagaien txapelketak deritzonak jokatuko dira. Bertako 4 garaileek, aurretik sailkatuta dauden beste 4en aurka jokatuko dute Mexikon.
Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Munduko Xake Txapeldunak.
Hau da Munduko Txapelketetako txapeldunen zerrenda:
Munduko xake jokalari onenak 1886–1993 arteanAldatu
# | Izena | Urtea | Herrialdea | Adina |
---|---|---|---|---|
1 | Wilhelm Steinitz | 1886–1894 | Austria-Hungariako Inperioa, Bohemia |
50–58 |
2 | Emanuel Lasker | 1894–1921 | Alemaniar Inperioa | 26–52 |
3 | José Raúl Capablanca | 1921–1927 | Kuba | 33–39 |
4 | Alexander Alekhine | 1927–1935 1937–1946 |
Frantzia Errusia |
35–43 45–54 |
5 | Max Euwe | 1935–1937 | Herbehereak | 34–36 |
6 | Mikhail Botvinnik | 1948–1957 1958–1960 1961–1963 |
Sobietar Batasuna (Errusia) | 37–46 47–49 50–52 |
7 | Vasili Smyslov | 1957–1958 | Sobietar Batasuna (Errusia) | 36 |
8 | Mikhail Tal | 1960–1961 | Sobietar Batasuna (Letonia) | 24 |
9 | Tigran Petrosian | 1963–1969 | Sobietar Batasuna (Armenia) | 34–40 |
10 | Boris Spaski | 1969–1972 | Sobietar Batasuna (Errusia) | 32–35 |
11 | Bobby Fischer | 1972–1975 | 29–32 | |
12 | Anatoli Karpov | 1975–1985 | Sobietar Batasuna (Errusia) | 24–34 |
13 | Gari Kasparov | 1985–1993 | Sobietar Batasuna (Errusia) | 22–30 |
FIDEko munduko txapeldunak 1993–2006 arteanAldatu
|
Munduko txapeldun klasikoak 1993–2006 arteanAldatu
|
Eztabaidatuak ez dauden munduko txapeldunak 2006-gaur egun arteanAldatu
# | Izena | Urtea | Herrialdea | Adina |
---|---|---|---|---|
14 | Vladimir Kramnik | 2006–2007 | Errusia | 31 |
15 | Viswanathan Anand | 2007–2013 | India | 38 |
16 | Magnus Carlsen | 2013–Egun | Norvegia | 22 |
Euskal xakeaAldatu
Euskal xakeak ez du oso ibilbide oparoa egin oraindaino eta, gainera, ez du hedapen maila handiegirik lortu, beste zenbait jarduerekin alderatuz (kirolak, musika...) edo xakeak berak beste zenbait herrialdetan (Errusia...) izan duen garapenarekin parekatuz gero. Hala ere, azkenaldian hainbat xake-talde ari da jardunean Euskal Herri osoan. Maila ezberdineko txapelketa ofizialak eta bestelako lehiaketak antolatzen dira eta jokalari bikainik ere badugu, nola helduen hala gazteen artean ere.[2]
Euskadiko bakarkako txapelketa (1986-2002)Aldatu
1986-1987: Felix Izeta NM; 1987-1988: Mario Gómez NM; 1988-1989: Francisco Gallego NM; 1989-1990: Mario Gómez NM; 1990-1991: Felix Izeta NM; 1991-1992: Rafael Alvarez NM; 1992-1993: J.M. Iruzubieta1993-1994: Rafael Alvarez NM; 1994-1995: J.M. Iruzubieta; 1995-1996: J.M. Iruzubieta; 1996-1997: Mario Gómez NM; 1997-1998: Mario Gómez NM; 1998-1999: Unai Garbisu NM; 1999-2000: Rafael Alvarez NM: 2000-2001: Mario Gómez NM; 2001-2002: Felix Izeta MH
Euskadiko taldekako txapelketa (1986-2002)Aldatu
1986-1987: Marlaxka (Hondarribia); 1987-1988: Marlaxka (Hondarribia); 1988-1989: Fomento Cultural (Orereta); 1989-1990: Marlaxka (Hondarribia); 1990-1991: Marlaxka (Hondarribia); 1991-1992: La Salle (Irun); 1992-1993: Peña Rey Ardid (Bilbo); 1993-1994: Marlaxka (Hondarribia); 1994-1995: Marlaxka (Hondarribia); 1995-1996: Peña Rey Ardid (Bilbo); 1996-1997: Fomento Cultural (Orereta); 1997-1998: La Salle (Irun); 1998-1999: Zuri-Baltza (Santutxu-Bilbo); 1999-2000: Peña Rey Ardid (Bilbo); 2000-2001: Gros (Donostia); 2001-2002: Gros (Donostia)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Espainiako Xake Federazioa, esaterako, Espainiako Kirol Federazioen artean dago ofizialki
- ↑ a b c Sarasua, Xabier. Xakea. Entrenatzaile eta irakasleentzako fitxa didaktikoak.. Gipuzkoako Foru Aldundia. Kirola euskaraz.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) FIDE Nazioarteko Xake Federakuntza
- Euskal Xake Federakuntza
- Xake hiztegi lau eleduna.
- (Ingelesez) FICGS Doako posta-trukezko zerbitzaria.
- (Ingelesez) FICS Doako zerbitzaria.
- Lichess Doako zerbitzaria.
- (Ingelesez) Xakearean Legeak (jatorrizko bertsioa)
- (Gaztelaniaz) Xakearen Legeak
- Xakearen Legeak edo Araudia Euskaraz
- (Alemanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Suedieraz) ICC Ordaindu beharreko internet kluba.