Aleksandr Valerievitx Khalifman (errusieraz: Александр Валерьевич Халифман; Leningrado, 1966ko urtarrilaren 18a) errusiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta FIDEren Munduko xake txapelduna 1999tik 2000ra.

Aleksandr Khalifman

(1994)
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1966ko urtarrilaren 18a (58 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaSaint Petersburg Lyceum 239 (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria eta idazlea
Jasotako sariak

Ezustean irabazi zuen 1999ko FIDEren Munduko Xake Txapelketa, finalean Vladimir Akopian armeniarra garaitzean. Une hartan xake jokalari onenen sailkapenean 44. postuan zegoen, eta Munduko Xake Txapeldun Klasikoa zen Gari Kasparov zegoen lehen postuan.

Errusiako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1992, 2000 eta 2002ko Xake Olinpiadetan eta 1997ko Taldekako Munduko Xake Txapelketan.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Khalifman  



Aurrekoa
Anatoli Karpov
FIDEren Munduko Xake Txapelduna
1999-2000
Ondorengoa
Viswanathan Anand