Endrokea edota arrokatzea, xakean, erregeak eta bi dorreetako batek parte hartzen duten jokaldi bat da. Xakean jokalariak jokaldi bakar batean bi pieza mugi ahal ditzakeen mugimendu bakarra da. Bere helburua erregea arerioaren erasotik babestea da.

abcdefgh
8
a8 dorre beltza
c8 black circle
e8 errege beltza
g8 black circle
h8 dorre beltza
a1 dorre zuria
c1 white circle
e1 errege zuria
g1 white circle
h1 dorre zuria
8
77
66
55
44
33
22
11
abcdefgh
Erregeen eta dorreen hasierako kokapena. Erregeak adierazitako laukietara mugi daitezke.
abcdefgh
8
c8 errege beltza
d8 dorre beltza
h8 dorre beltza
a1 dorre zuria
f1 dorre zuria
g1 errege zuria
8
77
66
55
44
33
22
11
abcdefgh
Zuriak erregearen aldea endrokatu du (0-0) eta beltzak berriz erreginaren aldea (0-0-0).

Endrokea honetan datza: Erregea jokalariaren lehen lerroan ezker ala eskuinera bi lauki mugitu eta era berean hura mugitu den aldeko dorrea zeharkatzera doan erregearen hurrengo laukira mugitzea. Honela erregea arrokatua edo endrokatua (gotortua) gelditzen da.

Endrokea burutu ahal izateko ezinbestea da honako baldintzak betetzea:

  • Erregea eta mugituko den dorrearen artean inolako piezarik ez egotea.
  • Jokaldi hori egin arte, partidan zehar bai erregea bai dorrea mugitu gabe izatea.
  • Erregea mehatxatua ez egotea, eta mugimenduan mehatxaturiko laukitik ez pasatzea.

Enroke laburra edo motza esaten zaio erregea bere aldeko dorrerantz mugitzen bada (erregearen aldera), eta enroke luzea erregea beste aldeko dorrerantz mugitzen bada (erreginaren aldera). Notazioari dagokionez, enroke laburra O-O gisa adierazten da, eta luzea berriz O-O-O gisa.

Enrokea XIV. edo XV. mendean gehitu zitzaion europar xakeari, nahiz eta XVIII. menderarte arauak ez ziren guztiz adostu.

Kanpo estekak

aldatu