Magnus Carlsen

xakelari norvegiarra

Sven Magnus Øen Carlsen (Tønsberg, 1990eko azaroaren 30a) norvegiar xake jokalaria da. Maisu Handia da 13 urte zituenetik, eta munduko xake txapelduna izan zen 2013tik 2023ra. Gainera Nazioarteko Xake Federakuntzaren zerrendaburua ere bada.

Magnus Carlsen

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSven Magnus Øen Carlsen
JaiotzaTønsberg1990eko azaroaren 30a (33 urte)
Herrialdea Norvegia
BizilekuaTønsberg
Bærum
Brusela
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakxakelaria
Jasotako sariak

magnuscarlsen.com
IMDB: nm2106432 Facebook: magnuschess Twitter: MagnusCarlsen Instagram: magnus_carlsen Edit the value on Wikidata

2010 urtetik, era etengabean, Nazioarteko Xake Federakuntzaren elo zerrendaren buruan izan da, eta 2013ko otsailean jokalari batek sekula lortu duen puntuaziorik altuena lortu zuen, 2882 puntu hain zuzen ere[1].

2012ko Hautagaien Txapelketa irabazi ostean 2013ko Munduko Xake Txapelketa jokatu zuen Viswanathan Anand orduko txapeldunaren aurka, eta munduko txapeldun bihurtu zen Anandi 3½ eta 6½ irabaztean.

2014ko Munduko Xake Txapelketa Ananden aurka jokatu zuen berriro, eta titulua mantendu zuen 6½ eta 4½ irabazita.

2016ko Munduko Xake Txapelketa Sergey Karjakin errusiarraren aurka jokatu zuen New Yorken eta han xake klasikoko partidak 6nako berdinketarekin bukatu ostean, xake aktiboko partidetan 1-3ko emaitzarekin garaitu zuen errusiarra.

2018ko Munduko Xake Txapelketa Fabiano Caruana estatubatuarraren aurka jokatu zuen Londresen eta han xake klasikoko partida guztiak berdindu ostean, xake aktiboko partidetan 3-0eko emaitzarekin txapelketa bereganatu zuen.

2021eko Munduko Xake Txapelketa Ian Nepomniachtchi errusiarraren aurka jokatu zuen Dubain eta 7.5 - 3.5eko emaitzarekin garaitu zuen errusiarra.



Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magnus Carlsen  



Aurrekoa
Viswanathan Anand
Munduko Xake Txapelduna
2013--
Ondorengoa
-