Berdinketa (xakea)

xakea

Berdinketa, xakean bi jokalariek partida bat berdinduz amaitu dutela adierazteko izendapena da. Txapelketetan emaitza honekin jokalari bakoitzak puntu erdi bana jasotzen du.

1867. urtera arte berdinketan amaitutako partidak berriz jokatu beharra zegoen. 1867ko Parisko txapelketak berdinketan amaitu eta errepikatu beharreko partida asko izan zituen, eta honek antolatzaileei arazoak sorrarazi zizkien. 1868an Britainiar Xake Elkarteak erabaki zuen berdinketan amaitutako partidetan jokalari bakoitzak puntu erdi jasoko zuela.

Goi mailako partidetan berdinketa portzentajea %35era irits daiteke. Xake programen arteko partidetan, berriz, %36ra.

Kanpo estekak aldatu