Xake partida (Sofonisba Anguissola)

Xake partida Sofonisba Anguissola artista italiarraren mihisearen gaineko olio-pintura bat da, 1555. urtean sortua.

Xake partida (Sofonisba Anguissola)
Jatorria
Sortzailea(k)Sofonisba Anguissola
Sorrera-urtea1555
Mugimenduamanierismoa
Jatorrizko herrialdeaItalia eta Milanerria
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak72 (altuera) × 97 (zabalera) cm
Genero artistikoagroup portrait (en) Itzuli eta erretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaNational Museum in Poznań (en) Itzuli
BildumaNational Museum in Poznań (en) Itzuli
InbentarioaFR 434
JabeaNational Museum in Poznań (en) Itzuli
Historia
ErakusketakRemember Me (en) Itzuli

Lanak Sofonisbaren hiru ahizpa gazteagoak erretratatzen ditu xakeko joko batean, zerbitzari nagusiago baten begiradapean. Ezkerretara ageri dena Lucia Anguissola ahizpa nagusiagoa izan daiteke (Sofonisba baino gazteagoa zen, dena dela), eta irabaztekotan dagoela dirudi[1].

Emakumezkoen artea ohikoa ez zen garai batean, xakea bera ere emakumezkoentzat desegokitzat jotzen zen, logika edo arrazoiaren ariketa zelakoan, ez jarduera femeninoa. Margoko ahizpen itxura irmo eta seguruak ikuspegi sexista horri aurre egiten diola irudika daiteke[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «The Chess Game (1555) by Sophonisba Anguissola 1532-1625» Jean Marshall 2012-09-22 (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).

Kanpo estekak aldatu