Erregea (♔♚), xakean piezarik garrantzitsuena da, arerioak berau atzemanez gero partidaren amaiera eta galera suposatzen baitu. Gutxi gorabehera 20 puntuko balioa du, halera aurrez aipatutako arrazoiarengatik balioezina den pieza da.

Xake piezak

Erregea

Erregina

Dorrea

Alfila

Zaldia

Peoia
Errege zuria.

Xake hasieran jokalari bakoitzak bere lehen lerroan errege bana du, erregina eta alfilaren artean kokatua, E1 eta E8 laukietan.

Erregea bai bertikalki, horizontalki nahiz diagonalki laukika mugitu daiteke. Salbuespena dorrearekin batera burututako endroke mugimendua da.

Partidan zehar erregea ezin daiteke arerioaren piezen mehatxupean egon, erasotua izanez gero, ondorengo mugimenduan babesleku izango den lauki batean kokatu beharra dago. Etiketa arauek norbaitek arerioaren erregeari mehatxatzean, erasotzaileak isiltasuna hautsi eta Xake! esanaz iragartzea derrigortzen dute, bere erregea mehatxupean dagoela jakinarazteko, eta erregeak bere atzematetik ihes egitea lortzerik ez badezake, erasotzaileak Xake mate! esango du, horrekin erregea atzeman duela iragartzen du, partida amaituz.

Jatorria aldatu

Antzinaroan Xakearen aintzindaria den chaturanga jokoa bereganatu zutenean, gaur egun errege izendapenaz ezagutzen den piezari beren estatuburuaren izena eman dioten, Xah delakoa. Kargu honetatik Xake izena eratorri zen, bai eta pertsierazko Shah Mat (errege atzemana) esaldia ere, hortik gaur egungo xake mate esaldira eratorri zen.

Kanpo estekak aldatu