Palamedes, greziar mitologian, Nauplioren semea, atsotitz irudimenaren heroietako bat zen.

Palamedes
Villa Carlotta - Palamedes.jpg
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaNauplius (en) Itzuli
AmaClymene (en) Itzuli
Anai-arrebakOeax (en) Itzuli eta Nausimedon (en) Itzuli

HistoriaAldatu

Odiseo, Troiako Gerrara joateko beharretik libratzen saiatu zenean, erotuta zegoela argudiatuz, Palamedesek trikimailua deskubritu zuen. Mendeku bezala, Odiseok, gutun bat faltsifikatu zuen, non Troiako errege zen Priamok, Palamedesi, greziarrak urrearen truke traditzea proposatzen zuen. Odiseok, urrea, Palamedesen dendan ezkutatu zuen, eta hau, greziar armadak harrikatu zuen hil arte. Naupliok, bere semearen heriotza, greziar flota, Troiatik itzultzen ari zela seinale faltsuen bidez galduaraziz mendekatu zuen.

AsmakizunakAldatu

Palamedesi buruz, xakea eta dado jokoa asmatu zituela esaten zen. Higinok, bere Fabulak lanean, greziar alfabetoaren zati baten asmakuntza ematen dio.

Filostratok, itsasargien, balantzaren, diskoaren eta zaindariak dituen goardiaren asmakuntza ematen dizkio. Ziuraski, Palamedesi ematen zaizkion asmakuntza guzti hauek, euren jatorria Kretan izango zuten.

Kanpo estekakAldatu