Ireki menu nagusia

Johannes Zukertort (portugesez: Jan Hermann Cukiertort; Lublin, Prusiako Erresuma, 1842ko irailaren 7a - Londres, Erresuma Batua, 1888ko ekainaren 20a) germano-poloniar xakelari bat izan zen. 1870eko hamarkada eta 1880eko hamarkadan munduko xakelari onenetakoa izan zen.

Johannes Zukertort
Johannes Zukertort.jpg
Bizitza
Jaiotza Lublin1842ko irailaren 7a
Herrialdea  Prusiako Erresuma
 Alemaniar Inperioa
Heriotza Londres1888ko ekainaren 20a (45 urte)
Hobiratze lekua Brompton Cemetery Itzuli
Heriotza modua : garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Heziketa Wrocławeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta xakelaria

1878an britainiar herritartasuna bereganatu zuen.

1886an, lehenbiziko Munduko Xake Txapelketa ofizialeko finalean Wilhelm Steinitz austriar xakelariaren aurka 10 porrot eta 5 garaipeneko emaitzaz galdu zuen; aurrez ere, 1872ko txapelketa ez ofizialean Steinitzen aurka galdua zen. Garai honetan, biak munduko bi xakelari onenak ziren.

Zukertort oso gizon buruargi, polifazetiko eta ikasia zen, xakelariaz gain, kazetari, hizkuntzalari, musikari, politikari, ekintzaile eta soldadu ere izana zen.

Zukertort hasieraren sortzailea da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Zukertort Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.