Ireki menu nagusia

Machgielis (Max) Euwe (Watergraafsmeer, 1901eko maiatzaren 20a - Amsterdam, 1981eko azaroaren 26a) nederlandar xake jokalaria izan zen, munduko xake txapelduna 1935etik 1937 arte. Matematika ikasketak burutu eta matematika irakasle izan zen, Rotterdamen lehenengo eta Amsterdamen ondoren; bere matematika ezagutzak erabili zituen xake problemak ebazteko.

Max Euwe
Max Euwe 1973.jpg
Bizitza
Jaiotza Amsterdam1901eko maiatzaren 20a
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntza nederlandera
Heriotza Amsterdam1981eko azaroaren 26a (80 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Amsterdamgo Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Tesi zuzendaria Roland Weitzenböck Itzuli
Hendrik de Vries Itzuli
Hizkuntzak nederlandera
Jarduerak
Jarduerak xakelaria, matematikaria, chess official Itzuli, idazlea, informatikaria, katedraduna eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Erasmus University Rotterdam Itzuli
Tilburg University Itzuli  (1964 -  1965)
Tilburg University Itzuli  (1965 -  1971)
Jasotako sariak

Herberehetako xake txapelduna izan zen 1921etik 1935 arte. 1935ean, 30 partidako lehiaren ostean, orduko munduko txapeldun zen Alexander Alekhine garaitu zuen. Txapeldun titulua Alekhineren beraren aurka galdu zuen 1937an. 1946an, Alekhine hil zenean, batzuek uste zuten automatikoki Euweri zegokiola txapeldun titulua, baina Euwek, titulua eskuratzeko, Hagan beste lau jokalarirekin batera jokatu zen torneo batean parte hartzea onartu zuen. Azken lekuan geratu zen, eta Mikhail Botvinnik izan zen txapeldun berria.

1970 eta 1980 artean FIDEko presidente izan zen. Xakeari buruzko hainbat liburu ere idatzi zituen.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Euwe  


Aurrekoa
Alexander Alekhine
Munduko Xake Txapelduna
1935-1937
Ondorengoa
Alexander Alekhine