Mozart eta Salieri

Nikolaj Rimski-Korsakov musikagilearen opera

Mozart eta Salieri (errusieraz, Моцарт и Сальери, Motsart i Salieri) ekitaldi bakarreko, bi eszenkin, opera bat da. Musika Nikolai Rimski-Korsakovek egin zuen; libretoa, ia hitzez hitz, Aleksandr Pushkin idazleak 1830ean bertsoz idatzitako drama baten gainean egin zen. Estreinaldia Moskuko Solodovnikov antzokian egin zen, 1898ko abenduaren 7an. Opera hau gutxitan antzezten da; Operabase webguneak dionez 2005-2010 urtetan hogei aldiz taularatu zen.[1]

Mozart eta Salieri
Jatorria
Sorrera-urtea1897
Argitaratze-dataXIX. mendea
Estreinaldi-data1898ko abenduaren 7a
IzenburuaМоцарт и Сальери
Ezaugarriak
Hizkuntzaerrusiera
Iraupena40 minutu
Zatiak1 ekitaldi
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaMozart and Salieri (en) Itzuli
LibretistaAleksandr Puxkin
Bestelako lanak
MusikagileaNikolai Rimski-Korsakov
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAustriako artxidukerria

IMSLP: Mozart_and_Salieri,_Op.48_(Rimsky-Korsakov,_Nikolay) Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

Operaren argumentua ontzat ematen du gezurrezko kondaira bat; horren arabera, Antonio Salierik, Mozarten arrakasta ikusita, inbidiaz jota, gaztea pozoindu zuen. Nikolai Rimski-Korsakovek Mozarten lan batzuen aipuak jaso zituen bere operan, bereziki Requiem eta Don Giovannirenak. Richard Taruskinek opera hau Errusiako generoaren tradizio errealistan kokatu egin du.[2]

Pertsonaiak

aldatu
Pertsonaia Tesitura Estrenaildiaren aktoreak
Mosku, 1898ko abenduaren 7a
(Zuzendaria: Iosif Truffi)
Mozart, musikagile gaztea tenore Vasili Xkafer
Salieri, musikagile heldua baritono Fiodor Xaliapin
Bilolin-jotzaile itsua paper mutura
Eszena kanpoko abesbatza: bigarren ekitaldian Mozarten Requiem konposizioaren pasarte batzuk abesten ditu.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.operabase.com/statistics/es
  2. Taruskin, Richard: "Realism as Preached and Practiced: The Russian Opera Dialogue", The Musical Quarterly, LVI.liburuki, 3.zk, 431–454.or., 1970.

Kanpo estekak

aldatu