Ireki menu nagusia

Nikolai Andreievitx Rimski-Korsakov (Tikhvin, Errusiar Inperioa, 1844ko martxoaren 18agreg./martxoaren 6ajul.Liubensk, Errusiar Inperioa, 1908ko ekainaren 21agreg./ekainaren 8ajul.) errusiar musikagile, orkestra-zuzendari eta pedagogoa izan zen, Bostak musikagile taldekoa.

Nikolai Rimski-Korsakov
Nikolay A Rimsky Korsakov 1897.jpg
Bizitza
Jaiotza Tikhvin Itzuli1844ko martxoaren  6a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Lyubensk Itzuli1908ko ekainaren  21a (64 urte)
Hobiratze lekua Tikhvin hilerria
Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Nadezhda Rimskaya-Korsakova
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Rimsky-Korsakov Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Sea Cadet Corps Itzuli
(1856 -
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Mili Alekseievitx Balakirev
Ikaslea(k) Igor Stravinski
Anton Arensky
Théodore Akimenko
Alexander Gretchaninov Itzuli
Q34739941 Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, pedagogoa, autobiografialaria, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta gudaria
Enplegatzailea(k) Saint Petersburg Conservatory Itzuli
Lan nabarmenak Scheherazade Itzuli
Symphony No. 1 Itzuli
The Golden Cockerel Itzuli
Kidetza Bostak
Genero artistikoa opera
Sinfonia
musika klasikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza ortodoxoa
IMDb nm0006253
Rimsky-Korsakov Signature.jpg

Oso egile emankorra izan zen. Orkestrarako musika landu zuen bereziki eta maisuki ("Capriccio Espagnol" eta "Scheherazade").

Bizitza eta obraAldatu

1856. urtean San Petersburgoko itsasoko armadaren eskolan sartu zen.

1861. urtean Balakirev musikagilea ezagutu zuen eta musika ikasketak osatu zituen harekin. Urte berean Bosten Taldean sartu zen.

1871. urtean San Petersburgoko kontserbatorioko konposizio eta orkestrazio irakasle izendatu zuten. 1873. urtetik aurrera karrera militarra utzi eta musikari emana bizi izan zen; aldi berean Musorgskiren eta Borodinen lanak orkestrarako moldatu eta osatu zituen.

1886-1900. urteetan orkestra zuzendari gisa aritu zen, batik bat Parisen.

Rimski-Korsakovek ikasle ugari izan zituen, besteak beste: Liadov, Stravinski, Ippolitov-Ivanov, Miskovski, Prokofiev, Respighi eta Glazunov.

1883. urtean enperadorearen kaperako musika zuzendari izendatu zuten.

Rimski-Korsakoven obrak mendebaleko teknikak eta errusiar sena elkartzen ditu; musika tresnen laguntza, bestetik, aberastasun handiz erabiltzen du.

Rimski-Korsakoven lan nagusiak dira: operak: Ivan Izugarria (1868-1872); Maiatzeko gaua (1878); Elurrezko emaztegaia (1880-1881); Mlada (1889-1890); Sadko (1894-1896); Mozart eta Salieri (1897); Kitezen hiri ikustezinaren elezaharra (1903-1904); Urrezko oilarra (1907); orkestrarako, Sadko (1867); Espainiar kapritxoa (1887); Scheherezade (1888); ahotserako lan asko, pianorako kontzertuak, ganbera musika, 100 bat doinu eta 150 bat errusiar herri kantuen moldaketa.

Harmonia eta orkestrarako musikagintzari buruzko liburuak idatzi zituen.

Lan hautatuen zerrendaAldatu

 
Rimski-Korsakoven erretratua (Ilya Repin, 1893).

OperaAldatu

  • "Kastxei hilezkorra"
  • "Tsar Saltanen kondaira".
  • "Tsarraren emaztegaia".
  • "Maiatzaren Gaua".
  • "Elurraren Dontzeila".
  • "Mlada".
  • "Sadko".
  • "Kitezh hiri ikusezinaren eta Fevronija dontzeilaren Elezaharra".

OrkestrarakoAldatu

  • "Capriccio Espagnol", Op. 34 (1887).
  • "Errusiako Pazkoko Obertura", Op.36 (1887-1888).
  • "Scheherazade" suite sinfonikoa, Op. 35 (1888).

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Rimski-Korsakov  

ErreferentziakAldatu