Gaueko serenata txikia
Gaueko serenata txikia (alemanez: Eine kleine Nachtmusik) K 525 Wolfgang Amadeus Mozartek sortutako maisu-lan ezagunetariko bat da. Lanean Vienan egin zuela dio, 1787ko abuztuaren 10ean. Garai horretan Mozartek Don Giovanni opera idatzi zuen. Dena dela, serenata honen kasuan ez da ezagutzen noretzat edo zergatik idatzi zuen. 1827an argitaratu zen. Jatorriz bost mugimendu zituen baina lau bakarrik gorde dira. Okestratzea, bestetik, ganbera-musikan ohikoena da: bi biolin, biola, biolontxelo eta kontrabaxu.
Gaueko serenata txikia | |
---|---|
eta | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1787 |
Argitaratze-data | 1887 |
Izenburua | Eine kleine Nachtmusik |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Tonoa | Sol maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Wolfgang Amadeus Mozart |
Mugimenduak
aldatu- Allegro
- Romance Andante
- Menuetto Allegretto
- Rondó Allegro
Galdutako mugimendua
aldatuBere katalogo pertsonalean, Mozartek lan hau bost mugimendurekin sartu zuen; bere zerrendako bigarren mugimendua, minueto bat eta hirukote bat, aspaldi galdutzat jotzen zen. Alfred Einstein musikologoak, hala ere, Pianorako Sonata BBko K.498a minuetoa, benetan, galdutako mugimendua dela iradoki du eta, gaur egun, horrela jotzen da batzutan.