Oberhausen Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako autonomia estatuko udalerria da, Ruhr eremuan kokatzen dena. Duisburg eta Essen hirietatik gertu dago. 2010 urtean 212.945 biztanle zituen hiriak. Nazioarteko laburmentrai jaialdiarengatik da ezaguna.

Oberhausen
hiri handi
Oberhausen - Neue Mitte+Gasometer (Aussichtsturm Knappenhalde) 01 ies.jpg
Flagge Oberhausen.svg DEU Oberhausen COA.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDüsseldorf
Alkatea Daniel Schranz Itzuli
Izen ofiziala Oberhausen
Posta kodea 46001–46149
Udalerri kodea 05119000
Geografia
Koordenatuak 51° 28′ 12″ N, 6° 51′ 05″ E / 51.4699°N,6.8514°E / 51.4699; 6.8514Koordenatuak: 51° 28′ 12″ N, 6° 51′ 05″ E / 51.4699°N,6.8514°E / 51.4699; 6.8514
North rhine w OB.svg
Azalera 77.09 km²
Altuera 25 m
Mugakideak Wesel Itzuli, Duisburg, Mülheim, Essen eta Bottrop
Demografia
Biztanleria 210.829 bizt. (2019ko irailaren 30a)
Dentsitatea 2.734,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1862
Telefono aurrizkia 0208
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Iglesias, Carbonia, Middlesbrough, Zaporizhia, Freital Itzuli eta Mersin
Matrikula OB
www.oberhausen.de/

HistoriaAldatu

Oberhausen gazteluan trenbideak zuen geltokiak (alemanez Schloss Oberhausen) eman zion izena herriari 1847an. Ikatz eta altzairu meategietako langileen herria izan da hasieratik eta herri titulua 1874ean lortu zuen. XX mendearen hasieran zabalduz joan zen inguruko herriak barneratu ahala. Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen.

Meategiek zabalik jarraitu zuten 90. hamarkadan itxiz joan ziren arte.

Nazioarteko laburmetrai jaialdiaAldatu

Munduko laburmetrai jaialdirik zaharrenetakoa da, 1954ean izan baitzuen lehenengo ekitaldia. Martin Scorsese, George Lucas, Werner Herzog eta François Ozon zuzendariek besteak beste, bertan aurkeztu zituzten beren hasierako lanak.

Hiri senidetuakAldatu

Oberhausen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo estekakAldatu