Montparnasse

Montparnasse (53), Frantziako Paris hiriburuan dagoen auzo bat da, Sena ibaiaren ezkerreko ibarrean kokatua, Observatoire (14) barrutian, eta Boulevard Montparnasse eta Boulevard Raspail-en arteko gurutzaketan zentratua. Toki hau bere kafetegi eta tabernengatik ere ezaguna da, Montparnasseko geltokitik auzo gutxira kokatuak dauden krepetan espezializaturiko jatetxe bretoiak kasu.

Montparnasse (53)
Observatoire (14), Paris
Boulevard du Montparnasse 1, Paris 24 August 2013.jpg
Montparnasse bulebarra.
Administrazioa
Estatua Frantzia
DepartamenduaProposed flag of Île-de-France.svg Île-de-France
HiriaFlag of Paris with shield.svg Paris
BarrutiaObservatoire (14)
Geografia
Koordenatuak48°50′37″N 2°19′26″E / 48.843638888889°N 2.3238111111111°E / 48.843638888889; 2.3238111111111
Paris 14e arrondissement - Quartiers.svg
Montparnasse (53) is located in Paris
Montparnasse (53)
Montparnasse (53)
Demografia
Biztanleria18.570 (1999)
Bestelako informazioa
Azalera1,126 km2
Dentsitatea16 492 hab./km2

1999ko erroldaren arabera 18.570 biztanle zituen.

IzenaAldatu

Montparnasse izena "mont Parnasse" izenetik dator, Parnaso mendia frantsesez (greziar mitologian arte eta zientzien bederatzi greziar musen bizitokia zena) auzo malkartsuari bertara poesia errezitatzera zihoazen ikasleek XVII. mendean emandako izena.

HistoriaAldatu

Muinoa XVIII. mendean berdindua izan zen Montparnasseko bulebarra eraikitzeko. Frantziar Iraultzan zehar dantza klub eta kabaret ugarik hemen ireki zituzten bere ateak. Montparnasse Parisko 14. barrutian xurgatua izan zen 1860an.

Ondasun nabarmenakAldatu

Pasteur Institutua ere toki honetan dago. Lur azpian Parisko katakonben tunelak daude.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu