The Million Dollar Hotel

The Million Dollar Hotel (euskaraz Milioi Dolarretako Hotela) 2000ko Wim Wenders alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Bono eta Nicholas Kleini bururatutako kontakizun batean oinarritutako film bat da. Jeremy Davies, Milla Jovovich, Mel Gibson, Gloria Stuart, Amanda Plummer eta Jimmy Smits aktoreek antzeztu zuten. Bono berak ere antzezpen labur bat burutu zuen. Soinu banda U2 taldea eta Brian Eno, Jon Hassell, Daniel Lanois eta Hal Willner musikarien abestiez osaturik dago.

The Million Dollar Hotel
Jatorria
Argitaratze-data2000
IzenburuaThe Million Dollar Hotel
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAlemania, Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma eta melodrama (en) Itzuli
Iraupena118 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Wim Wenders
Gidoigilea(k)Bono (abeslaria)
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBono (abeslaria)
Bruce Davey

Konpainia ekoizleaIcon Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Icon Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaTatiana S. Riegel (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaBono (abeslaria)
Argazki-zuzendariaPhedon Papamichael
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles

IMDB: tt0120753 Filmaffinity: 978455 Allocine: 22663 Rottentomatoes: m/million_dollar_hotel Mojo: milliondollarhotel Allmovie: v187049 TCM: 452451 Metacritic: movie/the-million-dollar-hotel TV.com: movies/the-million-dollar-hotel Netlix: 60004442Edit the value on Wikidata

2000ko Berlingo Zinemaldian Ikuslegoaren Saria eskuratu zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marginatu talde bat Los Angeles hiriko erdipurdiko zulo batean bizi da, "Milioi Dolarretako Hotela" delakoa. Tom (Jeremy Davies), protagonista, Eloise (Milla Jovovich) neska gazteaz maiteminduko da. Hoteleko gela batean jazotako Izziren (Tim Roth) heriotzak telebistako pertsonaia garrantzitsua den haren aitak ikerketa bat martxan jarriz bere ospe ona kaltetu dezaketen semearen suizidioari buruzko esamesak isilduarazi nahiko ditu. Horretarako FBIko agente ikertzaile bat kontratatuko du (Mel Gibson).

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu