Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Urte asko igaro ditu Parisen, eta han bizi da gaur egun ere. Gizon, emakume eta haurren sufrimendua erakusten saiatzen da. Bere lan egiteko moduari dagokionez, presak ez du eraginik izaten, urteak igaro litezke lan bat amaitutzat ematen duen arte. 1994an, berrehun eta berrogeita hamar argazkiz osatutako erakusketa bat aurkeztu zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan. Bere obrako gai nagusiak tuaregak, hainbat tribu, Indonesiako sufre-meategietako langileak, Kazakhstan hegoaldeko langileak eta antzekoak dira.

Salgadoren argazki gogoangarri batzuk Lurra eta Langileak liburuetan daude bilduta. Nazioarteko sariak irabazi dituzten irudi nagusiak, berriz, hauek dira: Nômades atravessando o Lago Faguibim, ressecado (Mali, 1985), Refugiados da Seca (Txad, 1985), Refugiados en marcha para o Sudão (1985), Mina de ouro de Serra Pelada (Brasil, 1986), Franceses na Indochina (1987), Familia de Mineiro de Carvão (India, 1989), Guerra do Golfo (Kuwait, 1991).

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastião Salgado