Vladimir Bontx-Bruievitx

Vladimir Dmitrievitx Bontx-Bruievitx (errusieraz: Владимир Дмитриевич Бонч-Бруевич; batzuetan Bontx-Bruevitx deitua; polonieraz: Włodzimierz Dmitrijewicz Boncz-Brujewicz ;1873ko ekainaren 28agreg./ekainaren 16jul. - 1955eko uztailaren 14a) errusiar boltxebikea izan zen, poloniar jatorrikoa. Bere paper garrantzitsu baina ez hain ezaguna zela eta “boltxebikeen kardinal grisa” ezizenaz ezagutu ohi errusiar historiografian[1].

Vladimir Bontx-Bruievitx

Bizitza
JaiotzaMosku1873ko ekainaren 28a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1955eko uztailaren 14a (82 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Vera Velichkina (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoctor of Historical Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, kazetaria, idazlea, politikaria, historialaria eta iraultzailea
Enplegatzailea(k)State Literature Museum (en) Itzuli
Museum of history of religion (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAll-Union Society of Old Bolsheviks (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli

Musicbrainz: 66cd8d9d-f872-456c-b5d1-782e9148b73f Discogs: 1874409 Find a Grave: 21421 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Hastapenak

aldatu

Topografia ikasketak egin ostean, 1892an militantzia politikoari lotu zitzaion, hasiera batean sindikalgintzan, 1895ean marxismoarekin bat egin zuen arte (ziurrenik Lenin beraren eraginez, zeina 1894an ezagutu zuen). 1896an, Suitzara egin zuen ihes, eta handik Iskra (“Txinparta”) aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lan politikoarekin batera, antropologiazko lanak atera zituen, adibidez, Lev Tolstoi idazlearekin lan egin zuen Dukhobor zirelakoen sekta “izpirituzko kristauari” buruz ikerketak eginez (bi liburu atera zituen sekta horri buruz)[1].

Boltxebikeekin

aldatu

Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrata bitan zatitu zenean, Bontx-Bruievitx hasieratik boltxebikeekin lerratu zen. 1903an, Zaria (“Egunsentia”) aldizkari boltxebikea ateratzen lagundu zuen. 1905an, berriz, Errusiara alde egin zuen, eta San Petersburgoko matxinada armatuaren zuzendarietako bat izan zen. 1905etik aurrera, hainbat aldiz atxilotu zuten, baina ez zuen kartzela-zigor luzeegirik pairatu. 1906-1907 artean Naxa Misl (“Gure pentsamoldea”) aldizkaria editatu zuen. 1908tik aurrera, Zhizn i Znanie (“Bizitza eta Jakituria”) argitaletxe boltxebikearen buru izan zen (Alderdi Sozialdemokrata oraindik guztiz zatiturik ez zegoela, argitaletxe hau oso garrantzitsua izan zen gerora boltxebikeen erakundea sostengatzeko). 1910ean, Zvezda (“Izarra”) aldizkaria atera zuen, eta 1912ko kongresu boltxebikearen ostean, Pravda egunkariaren erredakzioaren parte ere izan zen[1].

1917an, Petrogradeko Sobietaren Komite Exekutiboko kide aukeratu zuten, eta Izvestia egunkariaren editoreetako bat izan zen (maiatzean kargua utzi zuen, Petrogradeko Sobietak Errusiako Behin-behineko Gobernuari babesa adierazi zionean). Rabotxi i Soldat (“Langilea eta Soldadua”) egunkariaren zuzendari izan zen, egunkari hori Pravda debekatu zuteneko garaietan, Pravdaren ordezko egunkaria izan zen. “Goardia Gorria” terminoa berak erabili zuen lehen aldiz, langile miliziak sortzeko proposatzean[1].

Urriko Iraultzan

aldatu

Uztailean, Kerenskiren Gobernuak Bontx-Bruievitx atxilotzeko agindua eman zuen, beraz ihes egin behar izan zuen. Urriko Iraultza Sozialistan paper garrantzitsua izan zuen: bera izan zen Sobietar Gobernua aldarrikatzen zuen Leninek irakurritako adierazpena idatzi zuena, eta Gobernu Sobietarraren lehen dekretuak berak (“Bizita eta Jakituria” argitaletxearen bidez) argitaratu zituen. Urriko Iraultzaren ostean, Herri Komisarioen Biltzarreko (Sovnarkom) kide izan zen Sovnarkomen Administrazio Bulegoaren zuzendari bezala bezala (hau da, herri komisario ezberdinen koordinatzaile antzeko bat zen)[1].

Segurtasun lanetan ere nabarmendu zen, 1917ko abenduaren 4an Errusia Sobietarraren historiako lehen segurtasun berezirako komisioa (Txeka baino lehenago), Pogromen Kontra Borrokatzeko Komisioa, sortzerakoan, honen buru izendatu zuten; eta 1918ko martxoan, Txeka sortzerakoan, antza bera izan zen honen buru Feliks Dzerzhinski proposatu zuena. 1918ko otsaila eta martxoaren artean Petrograd Defendatzeko Batzorde Iraultzailearen kide izan zen[1].

Leninekin harremanetan

aldatu

Leninen idazkari pertsonala ere izan zen. Hainbeste zen Leninek Bontx-Bruievitxengan zuen konfidantza, ezen 1916an Leninen ama hil zenean, eta Lenin eta bere anai-arrebak erbestean edo atxilotuta zeudela, Bontx-Bruievitx izan zela Leninen partez hiletara joan zena, eta hilkutxa eraman zuena; 1917ko uztailean Lenin Bontx-Bruievitxekin batera joan zen oporretan Finlandiara; eta are 1917ko urrian, Urriko Iraultzaren osteko egunetan, Leninek Bontx-Bruievitxen etxean egin zuen lo[1].

Moskuko bizitza

aldatu

1918ko otsail eta martxoaren artean Petrograd Defendatzeko Komite Iraultzailearen kide izan zen. 1918ko martxoan, hiriburutza (eta horrekin batera Gobernu-pertsonala eta materialak) Petrogradetik Moskura aldatzeko lanen arduradun izan zen. Hortik aurrera, Moskura lekualdatua izan zen, eta 1918-1919 artean, Moskun, osasunaren arloko zenbait instituzioren kide izan zen (tartean, Sobietar Medikuen Bazkuneko lehendakariorde). 1918an, Sobietar Zientzien Akademiko kide izan zen, eta hurrengo urteetan historialari gisa karrera egin zuen. 1924an, Leninen familiaren eta Alderdi Boltxebikearen arteko koordinatzaile izan zen Leninen hileta antolatzeko lanetan. 1933tik aurrera Moskuko Literatur Museoaren zuzendaria izan zen, eta 1945 eta 1955 artean Erlijioaren eta Ateismoaren historiaren Museoaren zuzendari. 1955ean hil zen[1].

Bitxikeriak

aldatu

Bere anaia Mikhail Bontx-Bruievitx komandante militarra izan zen. Bestalde, 1918an, Bontx-Bruievitxek Lenini soldata igo zion, hau ohartarazi gabe. Jabetzerakoan Leninek errieta egin zion Bontx-Bruievitxi[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i Bontx-Bruievitx, Vladimir, K17 2017-08-01. CC0 Domeinu Publikoa