Pravda (errusieraz: Правда, «Egia») Errusiako egunkari bat da, ofizialki 1912ko maiatzaren 5ean sortua (lehenago ere bazen). Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren argitalpen ofiziala izan zen; garai hartan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko hedabide nagusietako bat izan zen, Pravda egunkariaren 11 milioi ale banatzen baitziren. Egun, Errusiar Federakundeko Alderdi Komunistarena da papereko egunkaria; Pravda.ru online egunkaria, berriz, Pravda egunkarian ziharduten kazetari batzuen esku geratu zen 1996an, eta geroztik ez du loturarik Alderdi Komunistarekin.


Pravda
Prawda.16.3.1917.png
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1912
HizkuntzaErrusiera
Argitaratze lekuaMosku
Formatuaizara
ArgitaletxeaQ96575715 Itzuli eta Pravda (en) Itzuli
Gai nagusiaalbiste, ekonomia eta politika
Banaketa
Banatze-eremuaErrusia
MaiztasunaEgunero
Historia
IdeologiaMarxista-leninista
SortzaileaVladimir Lenin
Editore-buruaBoris Komocki (en) Itzuli eta Ivan T. Frolov (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN0233-4275 eta 1990-6838
www.gazeta-pravda.ru

Gerra Hotzaren garaian, Mendebaldeko herrietan famatua egin zen Pravda, Sobietar Batasunaren ikuspegiaren berri ematen zuelako. Sobietar Batasuna desagertu zenetik, egunkariak ez du lehengo nabarmentasuna.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu