Marie-Antoinette Etxebarren

Urepeleko alkatea 1977tik 2008ra

Marie-Antoinette Etxebarren (Urepele, 1947[1]) euskal herritar politikari abertzalea izan zen, ezaguna batez ere Urepeleko (Nafarroa Beherea) auzapeza edo alkatea 31 urtez izan zelako (1977-2008).[2][3][4]

Marie-Antoinette Etxebarren
Urepeleko auzapeza

1977 - 2008
Bizitza
JaiotzaUrepele
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Politikan hastean, Etxebarren bihurtu zen Marie-Andrée Arbelbiderekin (Urepele) batera Ipar Euskal Herriko emakumezko alkate bakarra.[5]

Elkargoa sostengatu zuen 2015ean euskal departamenduaren aldeko beste 65 auzapez ohirekin batera.[6]

1995ean zaila izan zuen auzapez karguari eusteko. Egoera bitxia bizi izan zuten Urepelen, Marie Antoinette Etxebarren auzapezaren kontrako bi zerrenda sorturik, oposizioko zerrenda horien artean liskarrak sortu baitziren. Ildo horretatik auzapezak jendarmeen laguntza eskatu zuen hauteskundeetako igandean zehar ez zedin arazorik izan bozemaile ezberdinen artean. Oposizioko bi zerrendek batzeko nahia azaldu zuten aurretik, RPRko auzapeza kanpora eramateko, baina azkenean ez zuten lortu.[7]

Baigorriko Baleako sindikatuaren lehendakaria izan zen 1989tik. 2000. urtean, eskuineko kantonamendurako hautagaia izan zenean funtsezkoa jo zuen herriaren husteari aurre egitea, lanpostuak sortuz . Eskuineko hautagaia izan da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Fourcade, Lutxi. (2000-05-19). «Baigorriko kantonamenduko 11 herriek kontseilari nagusi berria hautatuko dute. Baigorri kantonamenduko hauteskundeak Maiatzaren 21ean eta 28an. Eskuin alderdietako hiru hautagai, sozialista bat eta abertzale bat lehian dira» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (1990-2003) (berria.eus): 11..
  2. Eneko, Bidegain. (2008). «Ipar haizea - 30 urtez auzapez» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Iriondo, Joxemari. (2013). Xalbadorren itzalean : hamar urte. Auspoa, 272. orr. or. ISBN 978-84-7907-702-0. PMC 920297955. (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  4. «Itzurun ZURRIOLA IKASTOLAK OPARIA EGIN DIE HERRITARREI. Ulia inguratzen duen ibilbide bat homologatu du; ekainaren 5ean inauguratuko dute II-III - PDF Free Download» docplayer.com.br (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  5. Bidegain, Eneko. (2008-5-25). «Plazer handia ukan dut herritarrek euskal gaiak emeki-emeki onartu dituztelako» Berria.
  6. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2014). «Euskal departamenduaren aldeko 66 auzapez ohik elkargoa sostengatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  7. Gorostiaga, Hur. (1995-06-13). «Proportziosistemakhautetsigabeutzidituabertzaleak» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).

Kanpo estekak aldatu