Karine Etxeberri
Nafarroa Behereko abeslari eta bertsolaria
Karine Etxeberri Goihenetxe (Urepel, 1990) Nafarroa Behereko abeslari, bertsolari eta kazetaria da. Oso gazte zelarik hasi zen kantuan Aline ahizparekin, eta Xendarineko ahizpak bikotea osatu zuten. Bat-bateko bertsoari ere lotu zitzaion; Nafarroako taldekako Bardoak txapelketan parte hartu du, eta Iruñeko Alde Zaharreko kopla txapelketa irabazi zuen 2016an.[1] Politika zientzietan lizentziatua, Soziologia Politikoaren masterra egin zuen, eta bertsolaritzaren feminizazioaren gaineko ikerlana aurkeztu.[2]
Karine Etxeberri | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urepele, 1990 (33/34 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, bertsolaria eta kazetaria |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
- ↑ Karine Etxeberri: «Euskaraz pentsatu behar da; ez da soilik noten apaingarri». Ipar Euskal Herriko Hitza, 2015ko irailak 12, iparraldekohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
Kanpo estekak
aldatu- Karine Etxeberri, BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus