Universitat Catalana d'Estiu

Udako Unibertsitate Katalana» orritik birbideratua)

Universitat Catalana d'Estiu (UCE, euskaraz: «Udako Kataluniako Unibertsitatea») 1968an Pradan (Conflent) antolatutako jardunaldietatik sortu zen udako unibertsitatea da. Jardunaldi haien antolatzaile izan ziren Grup Cultural de la Joventut Catalana eta Grup Rossellonès d'Estudis Catalans (GREC), 68ko maiatzaren ondoren. Hiru arrazoirengatik sortu zen katalanezko lehenengo udako unibertsitatea 1969ko udan: Pradako lehenengo esperientzia arrakastatsu harengatik, Ipar Kataluniako herritarrek katalan hizkuntza eta kultura sustatzeko eta garatzeko zuten interesarengatik, eta frankismoa oso bizirik zegoen garai batean gainerako herrialde katalanetako jendeak askatasunezko espazio bat aurkitzeko zuen premiarengatik. [1][2][3]

Universitat Catalana d'Estiu
Datuak
MotaSummer University (en) Itzuli eta saria
HerrialdeaFrantzia
Agintea
LehendakariaJordi Casassas i Ymbert
JabeaFundació Universitat Catalana d'Estiu (en) Itzuli
Historia
Sorrera1969
Sortzailea
SorlekuaPrada de Conflent
webgune ofiziala
Facebook: UniversitatCatalanaDEstiu Twitter: UCE_CAT Instagram: uce_cat Edit the value on Wikidata

UEUrako aurrekaria aldatu

Universitat Catalana d'Estiuren lana aurrekari sendoa izan zen Udako Euskal Unibertsitatearentzat. Izatez, Katalanen aurrerapausoen berri izan eta hiru urtera sortu baitzen UEU 1973an.[4][5][6]

Programazioa aldatu

Urtero udan, Universitat Catalana d'Estiuk ikastaroak, ekitaldiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu programa baten barruan. Ikastaro eta hitzaldi horiek ukitzen dituzten jakintza-arloak hauek izaten dira: natura-zientziak, zientzia eta teknologia, zuzenbidea, historia, osasun-zientziak, ekonomia, pentsamendua, literatura, hizkuntza, musika eta zinema. Gainera, kultur prestakuntzarako ikastaroak, ikerketa-mintegiak eta erakusketak ere programatzen dituzte.

Canigó Saria aldatu

1995. urteaz geroztik, Universitat Catalana d'Estiu Fundazioak urtero, Canigó Saria ematen dio UCErekin lan egin duen edo Herrialde Katalanen arteko harreman kultural, zibiko, zientifiko edo politikoaren alde ibilbide garrantzitsu bat duen pertsona edo entitate bati. Sariarekin artelan-erreprodukzio bat entregatzen da, ez du alde ekonomikorik. Hau da sarituen zerrenda: [7]

Errektoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) Toro, Marc L'UCE Busch benzina per fer-ne 45 més. Diari Ara, 25 d'agost de 2013
  2. (Katalanez) «Universitat Catalana d’Estiu» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0068500.xml.
  3. «Frantziako katalanak ere mugitzen ari dira» Anaitasuna (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  4. Aizpuru Murua, Mikel Xabier. (2003). Udako Euskal Unibertsitatea : euskal kulturgintzan : Hasierako urteak, 1973-1984. Udako Euskal Unibertsitatea, 33-34 or. ISBN 8484380416. PMC 433518649. (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  5. «UEU: 25 urte bidean - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  6. Berria. «Udalen garrantzia azpimarratu dute independentziara bidean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  7. (Katalanez)Canigó saria jaso dutenen zerrenda «Universitat Catalana d'Estiu» www.uce.cat (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  8. (Katalanez) Enderrock.cat. «​Lluís Llach rep el premi Canigó | Enderrock.cat» www.enderrock.cat (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  9. (Katalanez) «La Universitat Catalana d'Estiu lliura el premi Canigó a l'associació dels familiars dels presos polítics i al pintor Antoni Miró» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  10. (Katalanez) «La Universitat Catalana d’Estiu trenca amb el passat» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  11. (Katalanez) «Joandomènec Ros s'autoproclama rector de la UCE» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
  12. (Katalanez) «Jordi Casassas, nou rector de l’UCE | Universitat Catalana d'Estiu.» Servei de premsa, UCE (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).

Ikus , gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu