Jordi Casassas i Ymbert

Jordi Casassas i Ymbert (Bartzelona, Katalunia, 1948ko ekainaren 22a) kataluniar historialaria da. Gaztelaniaz eta katalanez idatzi du.

Jordi Casassas i Ymbert

Universitat Catalana d'Estiuko errektore

2016 -
Joandomènec Ros
67. president of Ateneu Barcelonès (en) Itzuli

2014ko martxoaren 31 - 2021eko martxoaren 25a
Francesc Cabana - Isona Passola i Vidal (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBartzelona1948ko ekainaren 22a (75 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaEmili Giralt i Raventós (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Joaquim Coll
Aurora Madaula i Giménez
Uxío-Breogán Diéguez Cequiel (en) Itzuli
Giovanni C. Cattini (en) Itzuli
Carles Santacana (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, historialaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaSecció Històrico-Arqueològica de l’Institut d’Estudis Catalans (en) Itzuli
Intellectual and Cultural History Group of Studies (en) Itzuli

Biografia aldatu

Bartzelonako Unibertsitatean, Historia Moderno eta Garaikidean lizentziatu zen 1973an, eta doktoregoa lortu zuen 1977an, Jaume Bofill i Matesi buruzko azterlan batekin. Bofill i Mates oso garrantzitsua denez Kataluniako politika eta kulturaren alorrean, XX. mende hasierako Kataluniako gizartearen azterketa orokorra egin zuen Casassasek doktorego-lanean. Zenbait urtez Bartzelonako Unibertsitatean irakasle izan ondoren, Historia Garaikideko katedra lortu zuen 1989an.

Bere obretan, gaur egungo gizartearen historia politiko, instituzional eta kulturalaren azterketa egiten du, eta zenbait liburu argitaratu ditu Kataluniako Errestaurazio-garaiko intelektual eta profesionalez, Primo de Riveraren diktaduraz eta katalanismoaz. Aldizkari espezializatuetan ere idazten du, besteak beste, L´Avenç, Recerques eta Estudios de Historia Social aldizkarietan. 1991n, kongresu bat antolatu zuen Bartzelonan, XIX. eta XX. mendeetako Italia eta Espainiako estatuen bilakaerari buruzkoa. Bere obra ezinbestekoa da Errestaurazio-garaiko Katalunia ezagutzeko.

Universitat Catalana d'Estiuko errektorea da 2016tik.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) «Jordi Casassas, nou rector de l’UCE | Universitat Catalana d'Estiu.» Servei de premsa, UCE (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).

Kanpo estekak aldatu