Lluís Maria Xirinacs

Lluís Maria Xirinacs i Damians (Bartzelona, 1932ko abuztuaren 6a - Ogassa, Ripollés, 2007ko abuztuaren 11) Kataluniako politikari bakezalea eta independentista izan zen. Apaiz ohia, 1977an Espainiako senataria izan zen Bartzelonako barrutitik.

Lluís Maria Xirinacs


Espainiako senataria

1977ko ekainaren 15a - 1979ko urtarrilaren 2a
Bizitza
JaiotzaBartzelona1932ko abuztuaren 6a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaOgassa2007ko abuztuaren 11 (75 urte)
Hobiratze lekuaCementiri de Roques Blanques (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Ahuleria
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Katalan Herriak
Jasotako sariak
KidetzaAssemblea de Catalunya (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Left Bloc for National Liberation (en) Itzuli
lluismariaxirinacs.cat

Biografia aldatu

Hogeita bi urte zituelarik apaiz bihurtu zen. Frankismo garaian Eliza eta Estatuaren arteko lotura estua salatzeko gose-greba luzea burutu zuen. Beste bost gose-greba egin zituen 1960 eta 1970eko hamarkadetan. Kataluniako Asanblada (Frankismoaren aurka borrokatzen zuen talde katalanista batua) sortu zuenetako bat izan zen. Francoren erregimenak bi aldiz atxilotu zuen Zamoran, 1972an eta 1974-75ean.

Ghandiren jarraitzailea eta borroka ez-bortitzailearen aldekoa, Bartzelonako espetxearen atean zutik hamabi orduz egunean urtebete eta bederatzi hilabetez egon zen, harik amnistiaren legea onartu zen arte. Oposiziorako era baketsu horiengatik, ospe handia lortu zuen Katalunian. Bakearen Nobel Sarirako hautagaia izan zen 1975ean, 1976an eta 1977an, lortu gabe.

1976ko udan, "Marxa de la Llibertat" (Askatasunaren aldeko Martxa) abian jarri zuen. Ekimen horren harira, Katalunia osoan zehar, manifestaldiak eta protesta zein sentsibilizazio-ekitaldiak burutu ziren, askatasuna eta amnistiaren alde. Polizia eta Guardia Zibilaren errepresioa pairatu behar izan zuen mugimendu honek. 1977ko hauteskundeetan, independiente gisa Bloc d'Alliberament Nacional alderdian barnan Bartzelonako barrutian Espainiako Senaturako eserlekua lortu zuen. Nolanahi ere, 1980an politika utzi zuen, Joan Bardina Ikasketa-Zentroan sartzeko. 1990ean apaiza izateari ere utzi zion.

2000an berriro protesta publikoari ekin zion: egunero Bartzelonako Sant Jaume enparantzan agertzen zen Kataluniako independentzia aldarrikatzera. 2002ko irailaren 11n (Kataluniako egun nazionalean), Bartzelonako beste plaza batean, ekitaldi batean honako hau adierazi zuen:

« Gandhik zioen ez-bortitzak gatazka batean aldeak neutraltasunez ezin dituela tratatu: erasotzailea etsaia da, eta erasotua laguna, nahiz eta bortitza izan. Ni bizitza osoan ez-bortizkeriaren bideari jarraitzen ahalegindu naiz. Hala ere, hemen eta orain ozenki, poliziak edo fiskalak entzuten badu ere, adierazten dut Espainiako Estatuaren etsaitzat eta ETA zein Batasunaren laguntzat jotzen dudala nire burua. »

Horren ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak terrorismoa goraipatzeagatik bi urteko espetxe zigorra eta lau urteko inhabilitazioa ezarri zizkion. Atxiloketa 2005eko urriaren 25ean burutu zen, NANa berritzera Bartzelonako polizia-etxe batera joan zenean. Hurrengo egunean aske utzi zuten, eta ez zuen inoiz zigor hori bete.

2007ko abuztuaren 11n, Ogassa herritik kanpoko basoan bere gorpua aurkitu zuten. Bulegoan "Acte de sobirania" (Burujabetzaren ekintza) suizidio-oharra kausitu zuten. Hor, 75 urte Frantziak, Espainiak eta Italiak okupatutako Herrialde Katalanetan eman zituela adierazi zuen. Politikari katalanei koldarkeria leporatu zien, independentzia epe luzerako helburua baino ez zelako. Hala ere, hileta-elizkizunetara joan ziren 2000 lagunen artean, zenbait politikari katalan zeuden.