Diari Ara
egunkaria katalanez
Ara edo Diari Ara (euskaraz Orain) Kataluniako Bartzelona hiriburuan argitaratua den egunkari bat da. 2010eko azaroaren 28an sortu zuten, hain zuzen ere 2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak ospatu ziren unean bertan.
Ara | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | kataluniera |
Argitaratze lekua | Diputació kalea, 119, Bartzelona |
Argitaletxea | Edició de Premsa Periòdica Ara (en) |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 15.000 (2011ko azaroa) |
Banatze-eremua | Katalan Herriak |
Maiztasuna | egunero |
Historia | |
Zuzendaria | Esther Vera |
Identifikadoreak | |
ISSN | 2014-010X eta 2014-0118 |
www.ara.cat/ | |
Egunkari honetako lehen zuzendaria Carles Capdevila izan zen, 2015era arte. Esther Verak hartu zuen egunkariaren zuzendaritza 2015eko abendutik. Jabea eta argitaratzailea Cultura 03 taldea da. Egunkari honek dagoeneko katalanez argitaratzen diren Avui, El Punt eta El Periódico de Catalunya egunkariaren katalanezko bertsioarekin lehiatzeko asmoa du.
Kanpo estekak
aldatu- Ara egunkariaren webgunea (Katalanez)