Centre Excursionista de Catalunya
Centre Excursionista de Catalunya Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen kultur-kirol elkarte bat da. Egoitza El Gòtic auzoan du. Gaur egun mendizaletasun eta alpinismoaren munduan lanean dirau.
Centre Excursionista de Catalunya | |
---|---|
Datuak | |
Mota | hiking center (en) eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | katalanismoa |
Jarduera | |
Kidetza | International Climbing and Mountaineering Federation (en) eta International Council for Ski Mountaineering Competitions (en) |
Historia | |
Ordezkatzen du | Associació d'Excursions Catalana (en) eta Associació Catalanista d'Excursions Científiques (en) |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu1876an Associació Catalanista d'Excursions Científiques izenez Montgat udalerrira burututako txango batean ondoren Pau Gibert, Josep Fiter, Eudald Canivell, Romà Amet, Marçal Ambrós eta Ramon Ambrósek elkarte berria sortu zuten. Elarte honen helburua Kataluniako zientzia, kultura eta literatura aberastasun eta ondarea ikertzea izan zen.
1878an Associació d'Excursions Catalana elkarte berria banandu zen, baina 1890an bi elkarteetako lehendakariak ziren Francesc Ubach eta Francesc Masponsek berrelkartzea erabaki zuten, elkarte berriak gaur egungo Centre Excursionista de Catalunya izena hartu zuelarik. Antoni Rubió i Lluch elkarte honek lehenbiziko babesle eta lehendakaria izan zen.
Elkarte honen babesarekin Institut d'Estudis Catalans erakundea ere sortu zen. 2002an Centre Excursionista de Catalunya elkarteak 5.500 kide zituen.
Lehendakariak
aldatu- Antoni Rubió i Lluch (1890-1896)
- Lluís Marià Vidal i Carreras (1896-1900)
- Ramon Picó i Campamar (1900-1902)
- Joan Ruiz i Puerta (1923-1925)
- Francesc de Paula Maspons i Anglasell (1927-1931)
- Pau Vila i Dinarès (1938)
Iruditegia
aldatu-
Joan Amades i Gelats folkloristaren omenezko plaka.
-
Sarrera.
-
Itsas mailarekiko garaiera adierazten duen plaka.