Shanghaiko portua (txinera tradizionalez: 上海港; pinyinez: Shànghǎi Gǎng) Shanghai inguruko eta Yangshanen itsasoaren erdian eraikitako ur sakoneko portuak osatzen dute. 2006an 537 milioi tona zama mugitu ziren portuan, munduko porturik erabiliena izan zelarik.