Hakodate (japonieraz: 函館市 Hakodate-shi?) , Hokkaidoko hirugarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 271.827 biztanle ditu.

Hakodate
函館市
函館市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Prefetura
Suprefetura
Hokkaido
Hokkaido
Oshima
AlkateaToshiki Kudō (en) Itzuli
Izen ofiziala函館市
函館区
Jatorrizko izena函館市
Posta kodea040-0001–042-0957
Geografia
Koordenatuak41°46′07″N 140°43′44″E / 41.76867°N 140.72892°E / 41.76867; 140.72892
Map
Azalera677,89 km²
MugakideakHokuto (en) Itzuli, Nanae (en) Itzuli eta Shikabe (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria251.891 (2021eko urtarrilaren 1a)
−14.088 (2015)
Dentsitatea371,59 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1922ko abuztuaren 1a eta 1879ko uztailaren 23a
Telefono aurrizkia0138
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakVladivostok, Juzhno-Sakhalinsk, Tianjin, City of Lake Macquarie (en) Itzuli, Goyang (en) Itzuli, Halifax eta Aomori
http://www.city.hakodate.hokkaido.jp/ www.city.hakodate.hokkaido.jp

Historia aldatu

Sorrera eta ainuekin istiluak aldatu

Ainuen Usukeshi herrixka arrantzalea zegoen tokian Kono Kaganokami Masamichi japoniarrak jauregi bat eraiki zuen 1454 urtean eta hau hartzen da hiriaren fundazio data gisa. 1512an ainuen matxinada izan zen eta Masamichiren familia bertatik bidali zuten. Hurrengo urteetan istilu ugari izan ziren Oshima penintsulan ainuen eta armaturiko familia merkatari kolonoen artean. Shakushain ainuak bi errebolta egin zituen 1669 eta 1672 urteetan eta galtzaile atera zenez ainu guztiak iparralderantz bidaliak izan ziren.

Hakodateren loraldia aldatu

Hoei Aroan (1704-1711) Hakodateren loraldia hasi zen. Tenplu ugari eraiki ziren eta bultzadarik handiena Matsumae leinua Masamichiren jauregian ezarri zenean etorri zen. Honek Tokugawa shogunerriaren atentzioa erakarri zuen eta 1779 urtean hiriaren kontrol zuzena ezarri zuen. Garai hartan merkatal herria zen baina Takadaya Kahei merkatariak kaia eraiki zuen Kuril uhartediarekin harremanak sendotzeko eta Hakodate hiri bizi bizia bihurtu zen.

Atzerritarrak Hakodaten aldatu

1854 urtean bost itsasontzi estatubatuarrek Matthew Perryk Tokion lorturiko ituna eskaini zioten Hakodateri. Hakodateko kaia atzerritar ontzien eskala bihurtu zen eta 1859an Atzerritarrekin harremanak eratzeko Japoniako bost kaietako bat bihurtu zen. Perryren bisitaldi batean marinel bat hil egin zen eta Japonian lurperaturiko lehen atzerritarra izan zen. Horretarako Hakodaten atzerritarren hilerria eraiki zen. 1855 urtean Goryōkaku gotorlekua eraiki zuten europar estiloan, hau da, izar itxurako oinarriarekin. Tokugawa shogunerriak agindu zuen eraikuntza errusiarren balizko inbasio bati aurre egiteko.

1861 urtean Thomas Blakiston merkatari, naturalista eta espia britainiarra bertan ezarri zen eta zerrategi bat sortu zuen. 1884. urtera arte egon zen bertan eta bitartean estazio meteorologikoa eraiki zuen eta Boshin Gerrako errebeldeentzako armak ekoiztu zituen.

Hakodatek atzerritarrekin zuen harreman handiaren eraginez herrialde ugarik ezarri zuten kontsulatua bertan. Errusiarrek eliza ortodoxoa eraiki zuten eta anglikanoak eta katolikoak ere iritsi ziren bertara.

Ezoko errepublika aldatu

Shogunerriaren aldekoa zen Enomoto Takeaki lider errebeldea Edotik ihesi Hakodatera etorri zen eta bertan 1869ko urtarrilaren 27an Ezoko errepublika ezarri zuen, "Ezo" Hokkaido uhartearen orduko izena zen. Estatu Batuak izan zituen eredu eta sufragio unibertsala ezarri zuen. Frantziar soldaduen laguntza izan zuen horretarako eta Goryōkaku gotorlekuan armada japoniar-frantsesa ezarri zen, komandante Otori Keisuke zuela eta bigarren komandante Jules Brunet frantziarra. 1969ko ekainaren 26an Meiji enperadorearen 7.000 soldaduk Hakodateko Gudan gotorlekua berreskuratu eta Errepublikari amaiera eman zitzaion. Ondorioak izan zituen eta Hakodatek Hokkaidoko hiriburu izateari utzi zion Sappororen mesedetan.

XX mendea aldatu

1922an hiri estatusa lortu zuen. Garai hartan Hokkaidoko hiri handiena zen, atzerriarekin merkatal harremanak zituen kaiarengatik. 1934ko martxoaren 21ean sua piztu zen eta bi egunetan zehar hiriaren zati handia erre zuen haize gogorrek lagunduta. 2.166 pertsona hil ziren eta 145.500 etxerik gabe gelditu ziren.

Bigarren Mundu Gerran bonbaketarik ez zuen ia izan eta oso gutxi kaltetu zen.

XXI mendea aldatu

2004 urtean ondoko Minamikayabe herriarekin bat egin zuen eta tamaina ia bikoiztu egin zen.

Geografia aldatu

Hokkaidoren hegoaldeko Oshima penintsularen hegoaldean, penintsularen Kameda muturra osatzen dute bere lurrek. Hakodate mendiak (334m) tonboloa eratzen du kostaldearekin eta biak lotzen dituen lur zatian zabaltzen da hiria, bi badiaren artean. Hakodateko kai famatua mendebaldeko badian dago.

Kontinentean Esan sumendia (618m) ere badauka.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Hakodate (1981–2010))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.7 1.5 5.3 11.8 16.5 19.9 23.4 25.8 22.7 16.8 9.7 3.3 13.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −6.2 −5.9 −2.6 2.6 7.5 12.1 16.6 18.7 14.1 7.4 1.4 −3.5 5.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77.2 59.3 59.3 70.1 83.6 72.9 130.3 153.8 152.5 100.0 108.2 84.7 1151.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 27.8 23.9 19.7 4.0 0 0 0 0 0 0.6 10.1 23.2 109.3
Eguzki orduak 103.4 119.3 157.6 187.7 193.5 173.3 135.6 149.5 158.1 167.5 109.7 92.9 1748.1
Hezetasuna (%) 73 71 68 67 73 79 82 81 76 72 71 72 73.8
Iturria: Japan Meteorological Agency

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu