Droga psikodelikoa (ingelesez: 'psychedelic drug') buruari eragiten dion psikotropiko mota da.[1] Haien eragin nagusia kognizioa eta pertzepzioa aldatzea da. Talde honetako drogek pertzepzio—sistemak nahasten dituzte eta ilusio- eta haluzinazio—fenomenoak sor ditzateke.[2] Droga hauek kanpo mundua hautemateko moduan eragiten dute.[3]

LSD dosiak.
Ipomoea purpurea landareak eragin psikodelikoa du.
Psilocybe semilanceata onddoak jaso berriak.

Etimologia eta izenak

aldatu

Etimologikoki, hitza antzinako grezieratik sortu da: ψυχή (/psiji/, ‘arima’) y δηλείν (/dilein/, ‘adierazi’), euskaraz ‘arimaren adierazpena’ izango litzateke.

Droga hauei izen desberdinak ematen zaizkie inguruaren eta egoeraren arabera; horregatik izen horiek ez dira erabateko sinonimoak: droga haluzinatzaileak, psikodisleptikoak, enteogenoak, botere drogak, psikotomimetikoak, eidetikoak... Droga hauetako asko kultura indigeneekin lotuta daude; beste batzuk, aldiz, XX. mendean aurkitu ziren. Menpekotasuna sortzen dute, batez ere bigarrenek, eta, ondorioz, arriskutsuak dira.

Droga psikodelikoen motak

aldatu

Droga psikodeliko arruntenak hauek dira:

Erabilera desberdinak

aldatu

Horrelako droga batzuk herri indigenen kulturetan sustraituetan daude. Adibidez, Ameriketako herri askok horrelako kultura garatua zuten, normalean erlijioarekin lotuta. Peiotea eta onddoak erabiliz, aztiek eta xamanek beste kontzientziaren dimentsioetara igaro zuten, beste erralitateak ikusteko asmoz.[5]

XX. mendeko 60.hamarkadan, bereziki hippie kulturaren eraginez, horrelako drogak indarrez gizarteratu ziren, bereziki LSD. Horren ondorioz psikodeliaren kultura garatu zen Ipar Amerikan eta Europan.

Gaur egun zientzialari talde batzuk droga horien erabilera terapeutikoa aztertzen ari dira. Hori da, adibidez, Multidisciplinary Association for Psychedelic Studies erakundearen kasua. Erabilera terapeutikoa dosi txikietan oinarritzen da.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://dle.rae.es/psicodélico
  2. Maite Bastida-Jon Mikel Orkolaga, 10 or.
  3. http://www.gazteoiartzun.net/2010/02/19/drogen-gaia-objetibotasunez-eta-zentzuz-landuz/
  4. https://www.mescaline.com/exp/
  5. F.J., Carod-Artal: «Hallucinogenic drugs in pre-Columbian Mesoamerican cultures». Neurologia (English Edition) 30 (1): 42-49. ISSN 2173-5808 [1]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu