Euskal Literatura (Onaindia)
Euskal Literatura Santiago Onaindia idazleak 1972tik 1990ra argitaratutako lan erraldoia izan zen. Bertan euskal literaturaren idazle nagusiak bildu nahi zituen, irizpide desberdinak erabiliz. Sei liburuki dira eta bakoitzean garai desberdinetako euskal idazleak azaltzen ditu. Onaindiak euskara batua onartu ez zuenez, gehien batean gipuzkeraz idatzia dago. Euskal Herri osoko idazleen erreferentzia-entziklopedia da, historia deskribatzaile hutsa izanik.[1]
'Euskal Literatura' | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1972-1990) |
Argitaratze-data | 1990 |
Generoa | Saiakera, Entziklopedia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Formatua | Bost liburuki |
Obraren plana
aldatuHauek dira sei liburukien edukiak:
- I. liburuki: XVI, XVII ta XVIII mendeak. Bilbo: Etor, 1972. 290 or.
- II. liburuki: XIX. mendea. Bilbo: Etor, 1973. 290 or. ISBN: 84-400-6000-4. Indize onomastikoa du.
- III. liburuki: Bi menderen artean. Bilbo: Etor, 1974. 408 or. ISBN: 84-300-6047-2. Indize onomastikoa du.
- IV. liburuki: Ogeigarren mendea. 1910-1935. Bilbo: Etor, 1975. 440 or. Indize onomastikoa du.
- V. liburuki: 1915-1940. Bilbo: Etor, 1977. 461 or. ISBN: 84-400-9772-7. Indize onomastikoa du.
- VI. liburuki: Geure mendean. Bilbo: Etor, 1990. 317 or. ISBN: 84-85527-74-7.
Liburuen egitura
aldatuHitzaurre eta azpalpen orokor batzuk kenduta, liburukiak egileen inguruan antolatzen dira. Onaindiak egile bakoitzari sarrera bat eskaini zion honako eskema jarraituz: biografia, obra, komentario kritikoa eta bibliografia. Liburuki gehienetan indize onomastikoa eta idazleen ordena lurraldez lurralde aurkitzen dugu. Komentario gehienak positiboak dira eta, egileak Onaindiaren ideologiarekin bat ez datozenean, aurkako komentarioak ez ditu egiten. Nolabait, XX. mendean, euskal liburuen kritika horrela ulertzen zen: bakarrik alde positiboak azaldu behar ziren.