Milla euskal-olerki eder. I-II
Milla euskal-olerki eder Santiago Onaindia idazleak 1954an plazaratu zuen euskal poesiaren antologia da, hastapenetatik eta ahozko literaturatik 1954. urte arte. Antologia honekin Onaindiak euskara beste hizkuntzen parean jarri nahi zuen. Gerra ondoren balio sinboliko handia izan zuen obra honek. Egileak beste hizkuntzetan egiten ari ziren antologien eredua jarraitzen zuen, esaterako, gaztelaniazko Las mil mejores poesías de la lengua castellana (1928), Juan Bautista Berguak prestatutakoa, edo André Gidek egindako Anthologie de la poésie française (1949). Liburuetan mugaren bi aldetako idazleak bildu zituen eta, ideologikoki, oso ikuspuntu ireki batetik.
Milla euskal-olerki eder | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1954) |
Argitaratze-data | 1954 |
Generoa | Poesia antologia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 1.199 |
Formatua | Bi liburuki |
Antologiaren helburuak
aldatu[1]Jon Kortazar kritikariak Onaindiak lau helburu zituela azaldu du:
- Gerraondorengo garai ilunetan euskal literatura bazen
- Mila poesia bilduta zenbakiaren biribiltasunean euskal literaturaren oparotasuna adierazten zuen
- Euskal poesiaren historia zehatza ematen zuen
- Euskal poesia beste poesiak beste zen.
Antologiaren egitura
aldatu- "Itz bi", Orixe
- "Eskeintza"
- "Ataria"
- "Liburu onen mamiña"
- "I Erri-olerkiak"
- "II Lau gizaldi". XVI. mendetik XIX. mendera
- "III Gure mendea 1900-1954"
- "Geigarria". Bertsolariei eskainita.
Erreferentziak
aldatu- ↑ .