Perseus (konstelazioa)
(«Perseus (konstelazioa) (konstelazioa)» orritik birbideratua)
Perseus edo Pertseo[1][oh 1] —latinez: Perseus— Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Pertseo irudikatzen du, Medusari burua moztu zion heroi mitologikoa. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat[2]. Konstelazio honetan dago Algol (β Persei) izar aldakor ospetsua, eta konstelazio honetan kokatzen dira perseidak.
Perseus ![]() | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Laburdura | Per |
Genitiboa | Persei |
Sinbologia | Pertseo |
Eremua | 615 gradu karratu (24. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 5 |
Izarrik distiratsuena | α Persei (itxurazko magnitudea 1,79) |
Meteoro euria | Perseidak |
Konstelazio mugakideak | Aries, Taurus, Auriga, Camelopardalis, Cassiopeia, Andromeda eta Triangulum |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 3 h |
Deklinazioa | 45° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Abendua | |
+90° eta −35° latitude bitartean ikusgai. |
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Perseus».
Pertseo konstelazioak gerlari bat irudikatzen du: Hadesen kaskoa eta Hermesen ezpata eta orpoetako hegoak ditu, eta eskuan Medusaren burua darama. Medusaren begia Algol izarrari dagokio.
Izar nagusiakAldatu
- α Persei, 1,79ko magnitudeko supererraldoi horia, konstelazioko astrorik distiratsuena. Lurretik 590 argi-urtera dago.
- β Persei]] (Algol) izar zuri-urdina. Izar bitar eklipsatzaileen talde baten prototipoa da. 2,12 eta 3,39 artean aldatzen da haren itxurazko magnitudea 2,87 eguneko periodoan.
- γ Persei, 2,91ko magnitudekoa. Izar-sistema anizkoitz bat da; haren bi osagai nagusiak erraldoi hori bat eta zuri bat dira.
- δ Persei, 2,99ko magnitudeko erraldoi urdina.
- ε Persei (Adid Australis), 2,98ko magnitudekoa, zuri-urdina.
- ζ Persei (Menkib), 2,84ko magnitudekoa; konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da. 980 argi-urtera dago.
- η Persei (Miram), 3,76ko magnitudeko supererraldoi laranja.
- θ Persei, nano hori batez eta nano gorri batez osatutako sistema bitarra.
OharrakAldatu
- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 21 or..
- ↑ (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..