Islapen-nebulosa

Inguruko izarren argi ikusgaia islatzen duelako argitsu den nebulosa
Isla-nebulosa» orritik birbideratua)

Islapen-nebulosa[1], bere izenak berak dioen bezala, gertuko izar bat edo gehiagoren energia islatzen duen hauts laino bat da. Energia hau ez da nahikoa osatzen duen gasa ionizatu eta, hala, igorpen-nebulosa bat bihurtzeko, baina bai nebulosa ikusgarri bihurtuko duen beharrezko argi dispertsiorako. Islatutako argia denez, nebulosa mota honen igorpen espektroa berau argiztatzen duten izarren antzekoa da. Sarri, islapen eta igorpen-nebulosak elkarrekin agertzen dira. Honen ohiko adibide bat Orioneko M42 da.

Sorgin Buru nebulosa bezala ezagutzen den islapen-nebulosa da irudikoa. IC 2118 bezala katalogatua dago.

Islapen-nebulosak, ohi, urdin kolorekoak izaten dira, dispertsioa askoz eraginkorragoa baita argi urdinarentzako gorriarentzako baino, Lurreko zeruarekin gertatzen den bezala. Nebulosa oro bezala, gasez osatua dago, batez ere hidrogenoz eta hautsez. Elementu astunak ere baditu, oxigenoa, silizioa, nikela karbonoa eta burdina kasu. Edwin Hubblek 1922an zehaztu zuen igorpen eta islapen-nebulosen arteko ezberdintasuna.

Nebulosa mota honen eredu bat Taurus konstelazioko Pleiadeak (M45) kumulu irekia inguratzen duena da, Vesto Slipherrek 1912an bere ikerketak honetan oinarritu zituelarik, Pleiadeetako nebulosaren espektroa bere izarren berdina zela ikusi zuenean, islada nebulosen izaeraren lehen froga izan zelarik.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Astronomia Hiztegia] [2021]

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.