Ozar-izar

Meteoro euria» orritik birbideratua)
Ozar-izarra

Ozar-izarra, izar-euria edo meteoro-zaparrada kometen isatsek utzitako partikulak Lurraren atmosferarekin ukitzean sortzen den fenomenoa da.

HistoriaAldatu

Aro Garaikideko lehen ozar-izar esanguratsuak 1833ko azaroko Leonidak izan ziren. Hurbilketen arabera, ozar-izar honek ehun mila izar iheskor inguru agerrarazi zituen orduro,[1] baina ozar-izarra gutxitzen zihoala egin zen beste hurbilketa baten arabera, berrehun mila izar iheskorretik gora ekoitzi zituen gertaerak guztira, iraun zituen bederatzi ordutan.[2] Izar iheskorrak gehienbat Mendi Harritsuetatik ekialdera dagoen Ipar Ameriketako eskualdean ikusi ahal izan ziren. Denison Olmsted (1791-1859) amerikar zientzialariak hobeki azaldu zuen gertaera. 1833ko azken bi hilabeteak eman zituen gertaerari buruzko datuak biltzen, azkenik 1834ko urtarrilean American Journal of Science and Arts aldizkarian ondorioak argitaratu zituen arte.[3] Ozar-izarrak iraupen laburra izan zuela ebatzi zuen, Europan ez zelako ikusgai izan; izar iheskorrak Leo konstelaziotik zetozela baieztatu zuen eta horiek jatorria espazioko hauts-hodei batean zutela iritzi zuen.[4] Lehen gertakizun ikusgarri honek zientzialariak harrituta mantendu zituen hurrengo urteetan eta hainbat lan egin ziren ozar-izarrei buruzko informazio gehiago lortu nahian.[5]

Izar iheskor edo meteoroen izaera eztabaidagai zen oraindik XIX. mendean. Zenbait zientzialarik meteoroak fenomeno atmosferiko jakin batzuen ondorio zirela uste zuten (Alexander von Humboldt, Adolphe Qoetelet, Julius Schmidt), baina Giovanni Schiaparelli astronomo italiarrak meteoro eta kometen arteko erlazioa zehaztu zuenean uste horiek indarra galdu zuten. Erlazio horren frogak 1867an eman zituen aditzera, Notes upon the astronomical theory of the falling stars lanean. 1890eko hamarkadan, George Johnstone Stoney (1826–1911) astronomo irlandarra eta Arthur Matthew Weld Downing (1850–1917) astronomo britainiarra espazioko hautsak Lurraren orbitaren zein gunetan pilatzen ziren kalkulatzen saiatu ziren lehenak izan ziren. Hartarako 55P/Tempel-Tuttle kometak 1866ko iragatean utzitako hautsak aztertu zituzten, 1898 eta 1899ko Leonida ozar-izarrak jazo aurretik. Mende hartako azken urteetako ozar-izarrak jazo ondoren, azken kalkuluek adierazi zuten hauts gehiena Lurraren orbitatik barnealdera zegoela. Berlingo Konputazio Astronomikoko Errege Institutuko Adolf Berberich zientzialariak baietsi egin zituen aurreko bi zientzialariek ateratako ondorioak. Hurrengo urteetan ozar-izar aipagarririk ez egoteak ziurtatu egin zuen arestian aipatutako tesia, baina garaiko zientzialariek bazekiten ozar-izarrak behar bezala aurresateko konputazio-sistema askoz garatuagoak behar zirela.

1981ean Jet Propulsion Laboratoryko Donald K. Yeomans zientzialariak ozar-izarren historia berrikusi zuen eta arreta handia jarri zuen Leonidetan eta Tempel-Tuttle kometaren orbita dinamikoaren historian.[6] Berrikuspen horretatik grafiko bat atera zuen, zeinak Lurra eta Tempel-Tuttle kometaren posizio erlatiboak eta Lurra hauts dentsodun guneetatik igaro zen posizioak erakusten zituen.[7][8] Grafiko horretatik ondorioztatu zen meteoroideak normalean kometaren bidetik kanpo eta harengandik atzerago egon ohi direla.

Jatorria eta sorreraAldatu

 
Encke Kometa erdian dago eta haren izarloken aztarna lerro gorri diagonala da.

Ozar-izarrak Lurra bezalako planeta baten eta kometan baten hondakinen arteko elkarrekintzaren ondorioz sortzen dira. Kometen hondakinak bi modu nagusitan sor daitezke: haien isatsak askatzen duen ur-lurrunezko arrastoen metaketaren bidez edo apurtzearen ondorioz. 1951an Fred Whipple hondakin horiek aztertzen ibili eta kometak Eguzkia orbitatzen duten "elur-bola zikinak" direla esan zuen, barnealdean arrokazko nukleoa dutenak eta gainazalean hautsez zikindutako izotza.[9] Kometaren izotza urezkoa edo metano, amoniako edo halako substantzia lurrunkorrezkoa izan daiteke. Arrokazko nukleoaren tamaina hauts-partikula batena edo harkaitz txiki batena izan daiteke. Nukleorik ohikoenak hauts-ale bat bezain txikiak dira; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta ezohikoagoa izango da. Kometaren izotza berotu eta sublimatzean, askatuko den ur-lurrunak hauts- eta hondar-aleak edo harkaitz handiagoak eraman eta garraia ditzake, ozar-izarrak sortuz.

Hala, esan bezala, kometa bat Eguzkitik hurbil igarotzen den bakoitzean bere gainazaleko izotzaren zati bat lurrundu egiten da eta hortik meteoroide kopuru jakin bat ateratzen da. Meteoroideak kometaren orbita osoan zehar sortu eta hedatuko dira, era horretan, ozar-izarrak sortuz, zeinek sarritan "hauts-aztarna" izena ere jasotzen duten. Kometek aldiz, "gas-aztarna" izena jaso ohi dute, haietatik partikula oso txikiak hegan irteten direlako eguzki-erradiazioaren presioagatik.

Orain dela gutxi, Peter Jenniskens zientzialariak aditzera eman eta babestu zuen tesiak aldaketa ekarri zuen ozar-izarren jatorria ulertzeko modura. Haren tesiaren arabera, periodo motzeko ozar-izar ezagunenak ez dira kometa aktiboetan gertatzen den ur-lurrunaren herrestatzearen ondorio, kometa ia inaktibo baten ezohiko apurtzearen ondorio dira. Ezohiko apurtze hori kometa batek antzeko tamainako gorputz baten aurka talka egiten duenean jazotzen da. Mota honetako ozar-izarrak ezagunak dira, adibidez, Kuadrantidak eta Geminidak, zeinak hurrenez hurren 2003 EH1 eta 3200 Phaethon asteroideen antza zuten gorputzen hausturatik sortu ziren duela bostehun eta mila urte. Talka horiek sortzen dituzten hondakinak, hauts- eta hondar-ale edo harrixken tamainakoak, oso azkar hedatzen dira kometa zenaren edo kaltetutako kometaren orbitan zehar, hala, ozar-izar trinkoak sortuz, zeinak Lurra bezalako gorputz batera eror daitezkeen ingurune horretatik igarotzen bada.

IMOren Ozar-izarren zerrendaAldatu

IMO edo International Meteor Organizationek sortutako zerrenda.


Ozar-izar Iraupen datak Maximoa Erradiantea Abiadura r OMK
    Data Eguzki α δ km/s    
Cuadrantidak (QUA) Urt 01-Urt 05 Urt 03 283°16 230° +49° 41 2.1 120
Delta Cancridak (DCA) Urt 01-Urt 24 Urt 17 297° 130° +20° 28 3.0 4
Alfa Centauridak (ACE) Urt 28-Ots 21 Ots 07 319°2 210° -59° 56 2.0 6
Delta Leonidak (DLE) Ots 15-Mar 10 Ots 24 336° 168° +16° 23 3.0 2
Gamma Normidak (GNO) Ots 25-Mar 22 Mar 13 353° 249° -51° 56 2.4 8
Virginidak(VIR) Urt 25-Api 15 (Mar 24) (4°) 195° -04° 30 3.0 5
Liridak (LYR) Api 16-Api 25 Api 22 032°32 271° +34° 49 2.1 18
Pi Puppidak (PPU) Api 15-Api 28 Api 24 033°5 110° -45° 18 2.0 Aldakor
Eta Acuaridak (ETA) Api 19-Mai 28 Mai 05 045°5 338° -01° 66 2.4 60
Sagitaridak (SAG) Api 15-Uzt 15 (Mai 19) (59°) 247° -22° 30 2.5 5
Ekain Bootidak (JBO) Eka 26-Uzt 02 Eka 27 095°7 224° +48° 18 2.2 Aldakor
Pegasidak (JPE) Uzt 07-Uzt 13 Uzt 09 107°5 340° +15° 70 3.0 3
Uztail Phoenicidak (PHE) Uzt 10-Uzt 16 Uzt 13 111° 32° -48° 47 3.0 Aldakor
Piscis Austrinidak (PAU) Uzt 15-Abu 10 Uzt 28 125° 341° -30° 35 3.2 5
Delta Hego Acuaridak (SDA) Uzt 12-Abu 19 Uzt 28 125° 339° -16° 41 3.2 20
Alfa Capricornidak (CAP) Uzt 03-Abu 15 Uzt 30 127° 307° -10° 23 2.5 4
Iota Hego Acuaridak (SIA) Uzt 25-Abu 15 Abu 04 132° 334° -15° 34 2.9 2
Delta Ipar Acuaridak (NDA) Uzt 15-Abu 25 Abu 08 136° 335° -05° 42 3.4 4
Perseidak (PER) Uzt 17-Abu 24 Abu 12 140° 46° +58° 59 2.6 100
Kappa Cignidak (KCG) Abu 03-Abu 25 Abu 17 145° 286° +59° 25 3.0 3
Iota Ipar Acuaridak (NIA) Abu 11-Abu 31 Abu 19 147° 327° -06° 31 3.2 3
Alfa Aurigidak (AUR) Abu 25-Ira 08 Ira 01 158°6 84° +42° 66 2.6 10
Delta Aurigidak (DAU) Ira 05-Urr 10 Ira 09 166°7 60° +47° 64 2.9 5
Piscidak (SPI) Ira 01-Ira 30 Ira 19 177° -01° 26 3.0 3
Drakonidak (GIA) Urr 06-Urr 10 Urr 08 195°4 262° +54° 20 2.6 Aldakor
Epsilon Geminidak (EGE) Urr 14-Urr 27 Urr 18 205° 102° +27° 70 3.0 2
Orionidak (ORI) Urr 02-Aza 07 Urr 21 208° 95° +16° 66 2.5 23
Hego Tauridak (STA) Urr 01-Aza 25 Aza 05 223° 52° +13° 27 2.3 5
Ipar Tauridak (NTA) Urr 01-Aza 25 Aza 12 230° 58° +22° 29 2.3 5
Leonidak (LEO) Aza 14-Aza 21 Aza 17 235°27 153° +22° 71 2.5 20+
Alfa Monocerotidak (AMO) Aza 15-Aza 25 Aza 21 239°32 117° +01° 65 2.4 Aldakor
Khi Orionidak (XOR) Aza 26-Abe 15 Abe 02 250° 82° +23° 28 3.0 3
Abenduko Phoenicidak (PHO) Aza 28-Abe 09 Abe 06 254°25 18° -53° 18 2.8 Aldakor
Puppidak / Velidak (PUP) Abe 01-Abe 15 (Abe 07) (255°) 123° -45° 40 2.9 10
Monoceroatidak (MON) Aza 27-Abe 17 Abe 09 257° 100° +08° 42 3.0 3
Sigma Hidridak (HYD) Abe 03-Abe 15 Abe 12 260° 127° +02° 58 3.0 2
Geminidak (GEM) Abe 07-Abe 17 Abe 14 262°2 112° +33° 35 2.6 120
Coma Berenicidak (COM) Abe 12-Urt 23 Abe 19 268° 175° +25° 65 3.0 5
Ursidak (URS) Abe 17-Abe 26 Abe 22 270°7 217° +76° 33 3.0 10



Egun-argitan gertatzen diren ozar-izarren zerrendaAldatu

Irrati uhinen bidez behatutako ozar-izarren zerrenda. Batzuetan, egunsentian, ozar-izar hauetako meteoro batzuk ikusi daitezke.


Ozar-izar Iraupen datak Maximoa Eguzki 2000.0 Erradiantea Behaketarik onenak Tasa
        α δ 50°N 35°S  
Cap/Sagitaridak Abe 13-Ots 04 Ots 01 312.312° 299° -15° 11h-14h 09h-14h Ertaina
Khi Capricornidak Abe 29-Ots 28 Ots 13 324.324° 315° -24° 10h-13h 08h-15h Txikia
Apirileko Piscidak Api 08-Api 29 Api 20 30.030° +07° 07h-14h 08h-13h Txikia
Delta Piscidak Api 24-Api 24 Api 24 34.034° 11° +12° 07h-14h 08h-13h Txikia
Epsilon Arietidak Api 24-Mai 27 Mai 09 48.048° 44° +21° 08h-15h 10h-14h Txikia
Maiatzeko Arietidak Mai 04-Eka 06 Mai 16 55.055° 37° +18° 08h-15h 09h-13h Txikia
Omicron Cetidak Mai 05-Eka 02 Mai 20 59.059° 28° -04° 07h-13h 07h-13h Ertaina
Arietidak Mai 22-Uzt 02 Eka 07 76.076° 44° +24° 06h-14h 08h-12h Handia
Zeta Perseidak Mai 20-Uzt 05 Eka 09 78.078° 62° +23° 07h-15h 09h-13h Handia
Beta Tauridak Eka 05-Uzt 17 Eka 28 96.096° 86° +19° 08h-15h 09h-13h Ertaina
Gamma Leonidak Abu 14-Ira 12 Abu 25 152.152° 155° +20° 08h-16h 10h-14h Txikia
Sextantidak Ira 09-Urr 09 Ira 27 184.184° 152° 00° 06h-12h 06h-13h Ertaina

Ohartxoak:

  • α, δ: Erradiantearen kokapenaren koordenatuak. α igoera zuzena da, δ, berriz, deklinazioa. Kontutan hartu behar da, egunero erradiantea mugitzen da, Lurrak Eguzkiarekiko orbitatzen duelako.
  • r: Populazio indizea.
  • Eguzki: Eguzki-longitudea, Lurra bere orbitarekiko duen posizioaren neurketa zehatza, egutegien zehaztasun ezak saihestuz. Eguzki guztiak, J2000.0 ekinoziorako emanda daude.
  • Abiadura: Meteoroek, atmosferan sartzen direnean daukaten abiadura (km/s)tan adierazita. Abiadura hauek 11 km/s (oso motelak) eta 72 km/s (arinak) artean egon ohi dira. Gutxi gorabehera, 40 km/s, batezbesteko abiadura da.
  • OMK: Orduko Meteoro Kopurua, irudizko behatzaile batek, ordu batean ikus lezakeen meteoro kopurua zeruaren baldintzarik egokienetan eta erradiantea zuzenean bere buruaren gainean izanik. Ozar-izarren aktibitatea ordu bat baino gutxiago irauten badu, OMK baliokidea (OMKB) erabili beharko da.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) November 2010, Joe Rao 12. «The Leonid Meteor Shower Revealed: Shooting Star Show's Brilliant History» Space.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  2. «Leonid MAC - History of the Leonid shower» leonid.arc.nasa.gov . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  3. Silliman, Benjamin. (1833). The American journal of science and arts.. S. Converse, . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  4. «WebCite query result» www.webcitation.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  5. Taibi, Richard. (2013-05-19). «Skywatchers: F.W. Russell, Meteor Watch Organizer» Skywatchers . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  6. (Ingelesez) Yeomans, D.K.. (1981-09). «Comet Tempel-Tuttle and the Leonid meteors» Icarus (3): 492–499 doi:10.1016/0019-1035(81)90198-6 . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  7. «Wayback Machine» web.archive.org 2006-11-23 . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-06-30 . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.
  9. (Ingelesez) Whipple, Fred L.. (1951-05). «A Comet Model. II. Physical Relations for Comets and Meteors.» The Astrophysical Journal (113): 464 doi:10.1086/145416 ISSN 0004-637X . Noiz kontsultatua: 2020-04-06.

Kanpo estekakAldatu

IMOren webgunea

Ozar-izarrak
Delta Hego Acuaridak (SDA) | Delta Ipar Acuaridak (NDA) | Iota Hego Acuaridak (SIA) | Iota Ipar Acuaridak (NIA) | Eta Acuaridak (ETA) | Arietidak | Epsilon Arietidak | Maiatzeko Arietidak | Alfa Aurigidak (AUR) | Delta Aurigidak (DAU) | Ekain Bootidak (JBO) | Delta Cancridak (DCA) | Alfa Capricornidak (CAP) | Khi Capricornidak | Alfa Centauridak (ACE) | Omicron Cetidak | Kappa Cignidak (KCG) | Coma Berenicidak (COM) | Cuadrantidak (QUA) | Drakonidak (GIA) | Geminidak (GEM) | Epsilon Geminidak (EGE) | Sigma Hidridak (HYD) | Leonidak (LEO) | Gamma Leonidak | Delta Leonidak (DLE) | Liridak (LYR) | Monoceroatidak (MON) | Alfa Monocerotidak (AMO) | Gamma Normidak (GNO) | Orionidak (ORI) | Khi Orionidak (XOR) | Pegasidak (JPE) | Perseidak (PER) | Zeta Perseidak | Uztail Phoenicidak (PHE) | Abenduko Phoenicidak (PHO) | Piscidak (SPI) | Apirileko Piscidak | Delta Piscidak | Piscis Austrinidak (PAU) | Puppidak / Velidak (PUP) | Pi Puppidak (PPU) | Sagitaridak (SAG) | Sextantidak | Beta Tauridak | Hego Tauridak (STA) | Ipar Tauridak (NTA) | Ursidak (URS) | Virginidak(VIR)