Ireki menu nagusia

Greziar mitologian Hades[1] (antzinako grezieraz Άδης edo Άιδης, "ikustezina") hildakoen mundua eta baita mundu hau agintzen duen jainkoaren izena dira.

Hades
Greziar mitologia
Hades-et-Cerberus-III.jpg
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Bizitokia Greek underworld Itzuli
Baliokideak Pluton
Familia
Aita Kronos
Ama Rea
Ezkontidea(k) Pertsefone
Bikotea(k) Minthe Itzuli
Seme-alabak Macaria Itzuli
Anai-arrebak Hestia, Zeus, Hera, Demeter eta Poseidon

Erromatarren bere baliokidea Pluton da (grekoz Πλουτων Plouton, "aberastasuna"). Harribitxiak eta mineral baliotsuak lurrazpian aurki daitezkeenez, jainko hau oso aberatsa dela uste da, hortik datorkio Plouton izena. "Hades" askotan kristauen infernua izendatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta berez zerikusi gutxi eduki.

Hades, lekuaAldatu

Hades bi zatitan banatuta zegoen, zelai eliseoak (gure zeruaren baliokidea) eta Tartaroa (infernua izango litzatekeena). Hildakoa Hadesera Akeronte ibaia zeharkatuz heltzen ziren, horretarako Karonte txalupazainari txanpon bat ordaindu behar izaten zutelarik. Txanpon hau hilotzei mingain azpian jartzeko ohitura zegoen, hau egiteko dirurik ez zutenak, betiko Akeronteren ibaiertzean geratzen zirenaren sinesmena baitzegoen. Ibaiaren beste aldea Zerbero, hiru buruko txakurrak defendatua zegoen.

Hades, jainkoaAldatu

Hades Kronos titanaren semea zen. Hiru arreba zaharrago zituen Hestia, Demeter eta Hera, eta bi anaia gazteago, Zeus eta Poseidon. Zeus heldu egin zenean, bere anai-arrebekin eta lortu ahal izan zituen aliatuekin, gurasoak menperatu zituzten. Garaipenaren ondoren, erreinuak banatu zituzten: Zeus zeruekin geratu zen, Poseidon itsasoekin eta Hades hildakoen munduarekin. Sinbolikoki, bakoitzak objektu bana ere jaso zuen: Zeusek tximistaz egindako lantza bat, Poseidonek hiruhortz bat eta Hadesek ikusezin egiten zuen kasko bat.

ErreferentziakAldatu