Cassiopeia (konstelazioa)
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | Cas | |
Genitiboa | Cassiopeiae | |
Sinbologia | Kasiopea, erregina | |
Igoera zuzena | 1 h | |
Deklinazioa | 60° | |
Eremua | 598 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
4 | |
Izarrik distiratsuena | α Cassiopeiae
(itxurazko magnitudea 2,23) | |
Meteoro euria |
pertseidak | |
Konstelazio
mugakideak |
||
+90° eta −20° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Azaroan | ||
Cassiopeia (Kasiopea) Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Ptolomoeoren izar-katalogoan (II. mendekoa) bildutako konstelazioetako bat da. Zeruan erraz ezagutzen da, iparraldeko horizontean, "M" itxurako bost izar distiratsu dituelako (mendebaldetik ekialdera: Beta Cassiopeiae, Alfa Cassiopeiae, Gamma Cassiopeiae, Delta Cassiopeiae eta Epsilon Cassiopeiae).
Kasiopea iparrerantz orientatuta dago. Beraz, Iparrizarra aurkitzeko erabiltzen da latitude epeletan Hartz Handia nabarmen ikusten ez denean.
EzaugarriakAldatu
Izena | Bayer izendapena | Itxurazko magnitudea | Distantzia (argi-urte) |
Distantzia (Parsec) |
---|---|---|---|---|
Caph | β Cas | 2,28 | 54,5 | 17 |
Schedar | α Cas | 2,24 | 230 | 70,55 |
Cih | γ Cas | 2,15 | 610 | 187 |
Ruchbab | δ Cas | 2,66 | 100 | 31 |
Segin | ε Cas | 3,38 | 445 | 136 |
Izar nagusiakAldatu
- α Cassiopeiae (Schedar edo Schedir), izar erraldoi laranja, konstelazioko distiratsuena; 2,24ko magnitudea du.
- β Cassiopeiae (Caph), 2,28 magnitudekoa, izar zuri-horia. Izar aldakorra da.
- γ Cassiopeiae] (Tsih), konstelazioko "W"aren erdialdean kokatua. Izar aldakorra da. Intentsitaterik handiena duenean, Schedar baino distiratsuagoa da.
- δ Cassiopeiae] (Ksora edo Ruchbah), izar zuria, bitarra, 2,66ko magnitudekoa.
- ε Cassiopeiae (Segin), erraldoi urdina da, 3,38ko magnitudekoa.
- ζ Cassiopeiae, izar urdin aldakorra, 3,67ko magnitudekoa.