Greziar mitologian Pegaso (grezieraz: ΠήγασοςPḗgasos; latinez: Pegasus, Pegasos) hegodun zaldi bat zen.

Pegaso
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaarra
Familia
AitaPoseidon
AmaMedusa

Pegaso Medusak isuri zuen odoletik edo haren lepotik jaio zen, Pertseok burua moztu zionean. Erabat zuria da eta hegan egitea ahalbidetzen dioten bi hego ditu. Haren hegaldiaren ezaugarrietako bat hankak mugitzea da, airean korrika ariko balitz bezala.

Iturri klasikoen arabera, Pertseo ez zen Pegasori esker hegan egitera iritsi. Horretarako, hegodun sandalia batzuk erabiltzen zituen baina, dena dela, Pizkundeko artista askok Pertseo Pegaso muntatzen irudikatzen dute.

Belerofonek gehiegizko handinahiaren akatsa irudikatzen du. Azkenean, Pegaso muntatzea lortzen duenean, eta horrekin oraindik pozik ez dagoela, Olinpora eramatera behartzen du, jainko bihurtzeko, baina Zeusek, Belerofonen ausarkeriagatik haserre, eltxotxo bat bidaltzen du, Pegasoren azala ziztatzen duena, eta hutserantz jaurtitzen du Belerofon: ez da hil, baina elbarri geratu da eta mundutik aparte noraezean ibiltzera kondenatuta dago, iraganeko bere loria gogoratuz.

Pegasoren elezaharrak buraqaren irudiaren eraketan eragina izan lezake tradizio musumanean.

Literaturako zaldirik ezagunenetakoa da, On Kixoteren Rozinante, Cid Campeadorren Babieca, Alexandro Handiaren Buzefalo eta Troiako zaldiarekin, beste batzuen artean.

Gaur egungo erreferentziak

aldatu

Pegaso zinera gehien eramandako zaldietako bat da: adarbakarrarekin batera, fantasia eta fikziozko filmetan egoki sartzen diren ohiz kanpoko izakietakoa da.


Kanpo estekak

aldatu