Nano hori
Nano horiak sekuentzia nagusian dauden hori koloreko izar batzuk dira, 1 eta 1,4 eguzki masa bitarteko masa dutenak. V argitasun klasekoa, bere nukleoan, fusio nuklear bidez hidrogenoa helio bihurtzeko prozesuan daude. Gure eguzkia da nano hori baten adibiderik ezagunena.
Gutxi gora-behera, nano hori baten bizitza 10.000 milioi urtekoa da, bere hidrogeno eduki guztia agortzen zaion arte, etapa honetan izaten duen erregai nagusia dena. Elementu hori agortzen zaionean izar hori handitu egiten da, jatorrian zuen diametroa asko biderkatuz, eta erraldoi gorri bat izatera pasatzen da. Azkenean, erraldoi gorri horrek bere kanpo geruza guztiak kanporatzen ditu nebulosa planetario bat bihurtzeko. Bere nukleoa, aldiz, kolapsatu egiten da eta nano zuri dentso batean bihurtzen.
Esne Bideko izar guztien %10a, 10.000 milioi izar, alegia, nano horiak dira. Jarraian ikus daitekeen taulan gure planetatik 32 argi urte baino gutxiagoko distantziara dauden G espektro motako nano horiak agertzen dira.
Izarra | Espektro mota | Itxurazko magnitudea | Magnitude absolutua | Igoera zuzena (J2000) |
Deklinazioa (J2000) | Distantzia (Argi urteak) |
---|---|---|---|---|---|---|
Eguzkia | G2V | −26,73 | 4,8 | — | — | 1,6x10-5 |
Alpha Centauri A | G2V | −0,01 | 4,34 | 14h 39m 36.50s | −60° 50' 02.3" | 4,39 |
τ Ceti | G8Vp | 3,49 | 5,68 | 01h 44m 04.08s | −15° 56' 14.9" | 11,9 |
Eta Cassiopeiae A | G3V | 3,46 | 4,59 | 00h 49m 06.29s | +57° 48' 54.7" | 19,4 |
82 Eridani | G5V | 4,26 | 5,35 | 03h 19m 55.65s | −43° 04' 11.2" | 19,8 |
δ Pavonis* | G8V | 3,55 | 4,62 | 20h 08m 42.61s | −66° 10' 55.4" | 19,9 |
ξ Boötis A | G8Ve | 4,72 | 5,59 | 14h 51m 23.38s | +19° 06' 01.7" | 21,9 |
Alula Australis A | G0V | 4,41 | 4,25 | 11h 18m 11s | +31° 31' 45" | 27,2 |
Alula Australis B | G5V | 4,87 | 5,07 | 11h 18m 11s | +31° 31' 45" | 27,2 |
Asterion | G0V | 4,24 | 4,63 | 12h 33m 44.54s | +41° 21' 26.9" | 27,3 |
61 Virginis | G5V | 4,74 | 5,09 | 13h 18m 24.31s | −18° 18' 40.3" | 27,8 |
χ1 Orionis A | G0V | 4,39 | 4,70 | 05h 54m 22,98s | +20° 16' 34,2" | 28,3 |
41 Arae A | G8V | 5,55 | 5,83 | 17h 19m 03,83s | −46° 38' 10,4" | 28,7 |
Marina | G0V | 4,23 | 4,42 | 13h 11m 52,39s | +27° 52' 41,5" | 29,9 |
κ1 Ceti | G5V | 4,84 | 5,03 | 03h 19m 21,70s | +03° 22' 12,7" | 29,9 |
HR 4523 A | G3V | 4,89 | 5,06 | 11h 46m 31,07s | −40° 30' 01,3" | 30,1 |
61 Ursae Majoris | G8V | 5,31 | 5,41 | 11h 41m 03,02s | +34° 12' 05,9" | 31,1 |
* δ Pavonis sekuentzia nagusia uzten ari da izar azpierraldoi bat bihurtzeko.