Nantesko Ediktua[1] (frantsesez: Édit de Nantes) dekretu bat izan zen, Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoak 1598ko apirilaren 13an sinatu zuena, protestante kalbinistei, muga batzuekin, gurtza askatasuna baimentzen ziena. Ediktu horren onarpenak amaiera eman zien Frantziako Erlijio Gerrei, XVI. mendean Frantzia astindu zutenak; 1572ko San Bartolomeko sarraskia izan zen gerra horietako une gailena. Henrike IV.a, berau ere protestantea, katolizismora bihurtu zen tronuratu ahal izateko. Lehenbiziko artikulua gerra zibilari amaiera ematen zion amnistia artikulu bat da.

Nantesko Ediktua
« 1585eko martxoa hasi ondoren batzuen eta besteen artean gertatu diren gertakari guztien eta hauen aurrekari zurrunbilotsuen oroitzapena, neu koroatua izan arte, desagertuak eta sekula ez gertatutakoak bezala onartuak izan daitezela. Ez da posible izango eta ez zaio inori baimenduko, ez gure prokuradore orokorrei, ezta beste pertsona publiko edo pribatu bati ere, une, toki edo garairen batean, edozein dela ere, berau aipatzea, ezta gorte edo jurisdikzio bakar batean inor prozesatzea edo jazartzea ere. »


Aurrekariak

aldatu
 
Nantesko gaztelua, non Bretainiako dukeek Nantesko ediktua sinatu zuten.

Nantesko Ediktua, Frantzian Erlijio Gerren garai zurrunbilotsua ixten duena, ez da herrialde honetan onartutako mota honetako lehen testua. Azken lau hamarkadetan gertatutako desadostasunen ondoren, Karlos IX.a Frantziakoak Saint-Germaingo ediktua sinatu zuen, urtarrileko ediktua ere deitua, 1562ko urtarrilak 17an, Nanteskoaren izpiritu bera zuena, protestanteei Saint-Germainen gurtza askatasuna ematea adostuz. Gauza bera ikus daiteke Amboiseko ediktuan (1563ko martxoak 19), aitoren semeei eskubideak murrizten zizkiena. Era berean, Saint-Germaingo bakeak (1570eko abuztuak 8) kontzientzia askatasuna, gurtza askatasuna eta lau hiri gotor adosten zituen: La Rochelle, Cognac, Montauban eta La Charité-sur-Loire protestanteentzat. Testu hauen eta Nantesko ediktuaren arteko ezberdintasuna, azken hau Enrike IV.aren autoritateari esker aplikatua izan zela da, inposatu egin baitzuen.

 
Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa, Frans Pourbus Gazteak margotua.


Bordele, Grenoble eta Castres bezalako hiriren batzuetan, protestanteak, bertako epaileen erdia ere protestanteak ziren auzitegiek epaitzen zituzten. Beste batzuetan, Paris, Ruan, Dijon, Toulouse eta Lyonen kasu, gurtza debekatua zegoen, azken batzuetan, Saumur, La Rochelle, Montauban eta Montpellierren kasu, gurtza baimenduta zegoen bitartean. Pierre Miquel bezalako egileek euren gurasoen fedea praktikatu nahi zuten katolikoak ezin zirela elizara joan diote: suntsitua zegoen, edo atea bi piketek zaintzen zuten buruzagi protestante baten aginduz. Edonola ere, garaiko dokumentuek, protestantismoa oso errotuta zegoen eskualdeetan, bi erlijioen arteko elkarbizitza armoniatsua zela diote.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu