Ireki menu nagusia

Poligamia (grezierazko πολύς γάμος polys, asko, gamos, ezkontza, hitzen lotunea) aldi berean bi aldiz edo gehiagotan ezkonduta dagoen pertsonaren egoera da[1], monogamia kontrakoa dituena[2] Gizon batek emazte bat baino gehiago izateak poliginia izena du, era berean, emakume batek senar bat baino gehiago izateak poliandria du izena. Ezkontza batean senar eta emazte anizkun badaude, talde-ezkontza du izena[2].

Antropologia sozialak, soziobiologiak eta soziologiak erabiltzen duten termino honek, zoologian, ar batek eme askorekin edo eme batek ar askorekin kopulatzen duten animalien izaera da[1]. Bere jarraitzaileek poligamoek dute izena.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Poligamia.
  2. a b Zeitzen, Miriam Koktvedgaard (2008) Polygamy: a cross-cultural analysis Berg 3 or. ISBN 1845202201.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poligamia