Haitzuloetako lehoi

Haitzuloetako lehoia (Panthera leo spelaea edo Panthera spelaea) Eurasian bizi zen iraungitako lehoi-azpiespeziea zen.[1]

Haitzuloetako lehoi
Panthera leo spelaea in Vienna.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera leo
Azpiespeziea Panthera leo spelaea
Goldfuss, 1810

Azpiespezie hau inoizko lehoirik handienetariko bat da, egungo lehoiak baino %8 eta %10 gehiago. Izena haien aztarnak haitzuloetan aurkitzetik datorkie, baina zaila da jakitea haien habitata zein zen. Duela 750.000 urte bizi ziren Europan aurkitutako ale zaharrenak, eta gure arbasoek haitzuloetan pintatu zituzten.

Azken glaziazioan galdu ziren, gizakien ehizak ere segur aski eraginda. Araotz ondoko Arrikrutzeko haitzuloetan aztarna garrantzitsu batzuk aurkitu zituen Iñaki Zubeldiak 1966an, eta Jesus Altunak aztertu.

ErreferentziakAldatu

  1. Arduini, P. & Teruzzi, G.. (1993). The MacDonald encyclopedia of fossils. Londres: Little, Brown and Company, 320 or..


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.