Arantza Urkaregi Etxepare (Donostia, 1954ko apirilaren 23a - ) sindikalista, feminista eta politikari abertzale ezkertiarra da.

Arantza Urkaregi

Bizitza
JaiotzaDonostia1954ko apirilaren 23a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista, politikaria, biostatistician (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: arantza-urkaregi-etxepare

Ibilbidea aldatu

Estatistikan aditua, EHUko irakaslea Zientzia eta Teknologia Fakultatean, STEE-EILASeko sindikalista. EMK-ko partaide iza zen diktadura bukatu zenean, gero Abertzale Sozialistak taldeko Bilboko Udaleko zinegotzia eta Euskal Herriko mugimendu feministan militante izan zen hastapenetatik. Hala azaldu zuen 2002an Euskaldunon Egunkarian elkarrizketan 1977an burutu ziren Euskal Herriko I. jardunaldi feministei buruz:

«Bizkaiko Emakume Asanblada 1976an eratu zen, eta, gero, Donostian-eta taldeak sortzen hasi ziren. Ipar Euskal Herrian ere bazen emakume talde bat. Beraz, mugimendu feminista hasi berria zen topaketak egin ziren garaian, eta, hain zuzen ere, behar horixe sumatzen zen: borroka feminista bazela adieraztekoa. Premia hori dago topaketen oinarrian. Han batu ginen emakume gehienak frankismoaren kontrako borrokatik gentozen; kontzientzia politikoa hedatuta zegoen, era batera edo bestera. Baina sentitzen genuen emakume izateagatik zapalkuntza berezi baten menpe geundela. Aurkikuntza hori egin genuen eta azalarazi nahi genuen».[1]

2009an atxilotua izan zen, Batasuna berreraikitzea leporatuta. Denbora gutxira fidantzapean aske utzi eta 2012an izandako epaiketan errugabetua izan zen.

Arantza Urkaregik hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu matematikaz. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40 lan baino gehiago agertzen dira.[2]

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.