Organización Nacional de Ciegos de España (ONCE) edo Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala. Irabazteko asmorik gabeko erakundea da, Espainia osoko itsuen eta ikusmen arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du egiteko nagusi.

ONCE
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaWorld Lottery Association (en) Itzuli, DAISY Consortium (en) Itzuli eta Liburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formazuzenbide publikoko korporazio
Historia
Sorrera1938
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: ONCE.org Twitter: ONCE_oficial Instagram: once.es LinkedIn: once Edit the value on Wikidata

ONCE 1938ko abenduaren 13an sortu zen, beren etorkizuna eraiki nahi zuten herrialde osoko itsu askoren nahiak betetzeko. Erakunde honek izaera sozial eta demokratikoa du, guztientzako irekita ditu ateak, itsutasuna ez den beste ezintasunak dituzten pertsonekin ere solidarioa da, berdintasunaren aldekoa eta parte-hartzailea, egunero-egunero demokrazian jarduten duena.

Urte asko daramate oztopoak gainditzen, lorpenak -batzuetan, apalak; besteetan, handiak- apurka-apurka eta irmotasunez egin baitituzte Espainiako itsuok. Lehenengo, batasuna izan zen; gero, kupoia -helburuen alde borrokatzeko baliabideak eman zizkien-; ondoren, eskolak eta lanerako zentroak sortu zituzten, gizarte-aurreikuspena, osasun-laguntza, etab. Hainbat helburu lortu zuten gure historiako gertaera gogoangarrietara iritsi arte; ONCE Fundazioa sortu arte.

Historia aldatu

ONCE 1938ko abenduaren 13an ofizialki sortu zen. Baina hamar urte aurrerago Luis del Rosal y Carok (Loja-n 1881ko Ekainaren 20a) "Reglamentos de la Sociedad de Socorro y Defensa del Ciego" idatzi zuen. Bere herrian itsuen kupoia ezarri zuen, gero Jerez de la Fronterara zabaldu zen, 1938an Andaluzian osoa saltzen zen eta 1942an Espainia osoan. 1980tik salmentak igoera handia izan zituzten.

Kanpo estekak aldatu

  • (Katalanez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Gaeleraz) ONCE gune ofiziala