Erriberabeitia

Arabako udalerria

Erriberabeitia[4] (ofizialki Ribera Baja/Erriberabeitia) Arabako erdi-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Herriburua, Ribabellosa, udalerriaren erdi-hego-mendebaldean dago, Gasteiztik 30 bat kilometro hego-mendebaldera.

Erriberabeitia
 Araba, Euskal Herria

Erriberabeitiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñanako Kuadrilla
Izen ofiziala Ribera Baja/Erriberabeitia
AlkateaMiren Santamaria Martinez (EAJ)
Posta kodea01213
INE kodea01047
Herritarraerriberabeitiar
Kokapena
Koordenatuak42°44′23″N 2°53′29″W / 42.7398°N 2.8913°W / 42.7398; -2.8913
Map
Azalera27,74 km2
Garaiera482 metro
Distantzia30 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.416 (2022)
−5 (2021)
alt_left 626 (%44,2) (%51,1) 724 alt_right
Dentsitatea53,79 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 55,84
Zahartze tasa[1]% 21,08
Ugalkortasun tasa[1]‰ 47,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 75,98 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,85 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,94 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 25,87 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 4.89 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1095
Webguneahttp://www.riberabaja.eus

Izena aldatu

Erriberabeitia izenaren amaierako –a artikulua da eta deklinatzean honela egin behar da: Erriberabeitia, Erriberabeitiarekin, Erriberabeitian...; baina Erriberabeitiko, Erriberabeititik, Erriberabeitira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Erriberabeiti maitea, Erriberabeiti osoan, Gure Erriberabeiti hau...[4]

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Mendi gutxiko erliebea du Erriberabeitiak. Baia ibaiak udalerriaren mendebaldeko muga zeharkatzen du; ekialdeko muga, aldiz, Zadorrak.

Udalerri mugakideak aldatu

Ekonomia aldatu

Nekazaritza izan da udalerriaren ardatz ekonomiko tradizionala, gaur egun indarra galtzen ari bada ere.

Ribabellosan Arasur parke logistiko handia ireki zuten 2006ko urtarrilean. Oraindik ez da guztiz bukatu, baina 2008ko hasieran 70.000 m2 industria-nabe zituen jada. Ribabellosan bertan fabrikatzen dira Talgo trenen bagoiak 1964tik.

Banaketa administratiboa aldatu

Sei herrik osatzen dute udalerria:

Demografia aldatu

XX. mendearen lehen erdian Erriberabeitiak biztanle gutxi batzuk irabazi zituen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. 1990eko hamarkadan 1950ean zituen biztanleen herena edukitzera iritsi zen. XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran aldaketa demografiko garrantzitsua gertatu zen, eta biztanle kopurua laukoiztu egin zen, batez ere Miranda Ebro hiriaren hazkundearen ondorioz hango jende asko Erriberabeitira etorri zelako bizitzera.

Erriberabeitiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika aldatu

2011ko udal hauteskundeetan PSE-EEk lortu zituen lau zinegotzi eta alkatetza, Pedro Montoyaren eskutik. Hala ere, 2014an Montoyak alderdia utzi zuen, urte hartako aurrekontuak onartzeko unean bere alderdiko bi zinegotzik aurkako botoa eman ondoren.

2015eko udal hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzaleak eskuratu zituen boto gehien eta lau zinegotzi. Horri esker, alderdi horretako Peio Ruiz izendatu zuten alkate. Aurreko alkate Pedro Montoyak sortutako AERBI independenteen taldeak hiru zinegotzi eskuratu zituen, PSE-EE taldeak bat eta PP taldeak beste bat.

Erriberabeitiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
238 (% 38,33)
3 / 9
217 (% 35,4)
AERBI
3 / 9
172 (% 27,7)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 9
108 (% 17,39)
4 / 9
230 (% 37,52)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 9
73 (% 11,76)
2 / 9
166 (% 27,08)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Erriberabeitiko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Felix Camara Molina[5]/Carlos Julian Sainz[6] 1979 1983 Independenteak[5] / Zentro Demokratikoaren Batasuna[6]
1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Maria Primitivo Angulo Lopez[6] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
1995 1999 Alderdi Popularra
Jose Maria Unamunzaga[7] 1999 2002 a[8] Alderdi Popularra[9]
Pedro Montoya[8] 2002 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya[8] 2003 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya[8][10] 2007 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya[8] 2011 2014 b Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya[8][11] 2014 2015 Independenteak
Peio Ruiz Garcia[5][12] 2015 2018 c Euzko Alderdi Jeltzalea
Miren Santamaria Martinez[5][12][13] 2018 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Miren Santamaria Martinez[13][14][15] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Amado Martinez de Iturrate[16] 2023 Jardunean Ribera Baja Bizirik

a 2001. urtean Jose Maria Unamunzaga 8 urtez gaitasungabetu zuten, Euzko Alderdi Jeltzaleari informazioa ukatzeagatik. 2002an zentsura-mozio bat bere kargutik bota zuen.

b 2014. urtean Pedro Montoyak bere alderdia utzi zuen, ez ordea bere kargua.

c Alkateak bere kargua utzi zuen, udalerri bertan dagoen Arasur parke logistikoa gidatzeko.

Kultura aldatu

Jaiak aldatu

  • Maiatzaren 15a, landa-herri guztietan bezala, San Isidro eguna.
  • Abuztuaren azken astean, Rivabellosako festak.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  5. a b c d e «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  6. a b c «Ribera Baja / Erribera Beitia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  7. (Gaztelaniaz) «La política alavesa se enreda en el juzgado» El Correo 2008-09-20 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  8. a b c d e f (Gaztelaniaz) «El alcalde de Ribera Baja, Pedro Montoya, deja el PSE-EE, por desencuentros con sus ediles» El Mundo 2014-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  9. (Gaztelaniaz) «Treviño entra en una nueva etapa con dos alcaldes independientes» El País 1999-07-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  10. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Ribera Baja pide al Puerto de Bilbao que rectifique su plan de Pancorbo» Noticias de Alava 2010-11-19 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  11. (Gaztelaniaz) «PSE: "El alcalde de Ribera Baja no ha representado los valores socialistas"» El Diario 2014-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  12. a b (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Peio Ruiz deja la Alcaldía de Ribera Baja para presidir Arasur» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  13. a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  14. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  15. (Gaztelaniaz) «Paso adelante para configurar la supermanzana de Arasur» Noticias de Álava 2022-07-30 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  16. «Erriberabeitia Bizirik-ek gobernatuko du - Añana» Alea (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa