Lehuntze

Lapurdiko udalerria

Lehuntze Lapurdiko iparraldeko udalerri bat da, Lapurdi Beherekoa.

Lehuntze
 Lapurdi, Euskal Herria
Lehuntzeko eliza eta herrigunea.


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala  Lahonce
AuzapezaDavid Hugla ( DVC) + (abertzale)Pettan Gillemotonia (2008-2014)[1]
Posta kodea64990
INSEE kodea64304
Herritarralehunztar
Geografia
Azalera9,47 km²
Garaiera0 - 96 metro
Distantzia10 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria2.462 (2018:  132)
alt_left 1.229 (%45,8) (%44,3) 1.189 alt_right
Dentsitatea225,87 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 22,47
Ugalkortasuna[2]‰ 34,66
Ekonomia
Jarduera[2]% 71,78 (2011)
Desberdintasuna[2]% 6,52 (2011)
Langabezia[2]% 6,02 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 9,02 (2010)
Erabilera% 0,46 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ville-lahonce.fr/

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Aturri ibaiak udalerria iparraldetik mugatzen du. Aturrik berak uharte bat sortzen du udalerri honetan, gaur egun Lehuntzeko uhartea deitzen dena; uhartea sortzen duen Aturriren adarrak l'Aiguèta[3] du izen. Kondistegi errekak, Ardanabia ibaiaren ibaiadar batek, udalerriaren hegoaldea zeharkatzen du[4].

Udalerrian altuerak oso apalak dira: Aturriren ibarra itsasoaren mailan dago eta punturik altuena 97 metroko muinotxo bat da, Mugerrerekiko mugatik hurbil. Herri-barnea 70 bat metrotan dago.

Udalerri mugakideak

aldatu

Aturriren hegoaldeko auzokide lapurtarrak:

  • Urketa ekialde eta hego-ekialdean.
  • Mugerre mendebalde eta hego-mendebaldean.

Aturriz bestaldera, mendebaldetik ekialdera:

Etxetalde eta auzoak

aldatu
  • Eliza
  • Tarre Behere
  • Tarre Garai

Herri-elkargoak

aldatu

Lehuntze zenbait herri-elkargoren kidea da, haien artean:

Historia

aldatu

Udalerri honetan Nabasia izeneko aztarnategia (musteriar eta aurignaciar garaikoa) dago.

Lehuntzeren historiaren leku nagusia Premontretarrak kongregazio katolikoaren abadetxea da, 1227an eraikia, gaur egun parrokia-eliza dena[5][6].

Demografia

aldatu

Herri txikia zen Lehuntze XIX. mendean, 600 biztanle ingurukoa. Ez zuen hazkunde nabarmenik izan 1960ko hamarkadara arte; orduan hasi zen populazioa emendatzen, Baionaren inguruko udalerri guztietan bezala, eta bilakaera horrek aurrera segitu zuen XXI. mendearen hasieran, 2.000 biztanleen maila gaindituta.

Lehuntzeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

aldatu

Alkateak

aldatu
Alkatea Agintaldia Alderdia
Jean-Baptiste Landart 1995-2001
François Bioy 2001-2008
Pettan Gillemotonia 2008-2014

2008an alkatetza eskuratu zuen Gillemotonia Réussir Lahonce-Lehuntze hobetu izaneko zerrendaren burua izan zen; ordura arteko François Bioy auzapezarenari irabazi zion[7].

Azpiegiturak

aldatu

Errepideak

aldatu

Udalerria departamendu mailako errepide hauek zeharkatzen dute:

Garraiobideak

aldatu

Gaur egun desagertu diren bi garraio-motak azpimarra daitezke:

  • Aturrin ontzi mota desberdin batzuen (batez ere galuparen) bidezkoa. Orain Port de l'Aiguèta izeneko portutxo bat geratzen da, aisialdiarekin eta eskala txikiko arrantzarekin lotuta.
  • Tolosa-Baiona trenbideak eman zion kolpe handia ibaiaren bidezko garraioari. Herriak geltokia izan zuen baina hori ere desagertu zen, autoen erabileraren garapenarekin.
  • Gaur egun, beraz, garraiobide publiko bakarra autobusa da.

Kultura

aldatu

Hezkuntza

aldatu

Herrian Ama Eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago; 2009-2010 ikasturtean 195 ikasle zituen eta adar elebiduna ere badu[8].

Elkarteak

aldatu

Lehuntzen elkarte ugari dago[9]; denak Entente lahonçais delakoan biltzen dira. Haietako batzuk:

  • Eskulari (esku pilota) eta Lehunztarrak (pala).
  • "Atxik eta segi"[10] eta ACPG-CATCM zaharren elkarteak.
  • Football Club Lahonce-Urcuit-Briscous futbol taldea. Zelaia Lehuntzen dago.
  • Hik hasi: euskara eskolak eta kantua.
  • Lehuntze kantari.
  • Ttirrittak: dantzak (mutxikoak...).

Igandero antolatzen den merkatua ere azpimarratzekoa da[11].

Ondasun nabarmenak

aldatu

Lehunztar ezagunak

aldatu

Kartografia

aldatu
  • IGNko 1344 OT (Bayonne Anglet Biarritz) 1:25.000 eskalako mapa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Frantsesez Pierre Guillemotonia. Euskarazko izena hemen irakurgai.
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Okzitanierazko toponimoa da, "ur txikia" esan nahi duena. Frantsesez ofizialki l'Aiguette.
  4. Lehuntze Sandreren webgunean.
  5. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
  6. Abadetxea Kultura Ministerioaren webgunean.
  7. Albistea Euskal Herriko Kazetan.
  8. Hezkuntza Herriko Etxearen webgunean.
  9. Elkarteak Herriko Etxearen webgunean.
  10. Frantsestutako grafian Atchik.
  11. Iganderoko merkatua Herriko Etxeko webgunean.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi