Ireki menu nagusia

Lamina

Lamia» orritik birbideratua)

Lamina[1] —zenbait euskalkitan, lamiaeuskal mitologiako izaki bat da. Bi motakoak daude. Anuntzi Arana antropologoak "lamina eraikitzaileak" eta "ur bazterretako laminak" izena eman die. Mitologiako beste jeinu legez, batzuetan gizakiei laguntzen diete eta bestetan kalte. Edonola ere jendearekin harremanak dituzte, jendea bisitatzen edo haien aurrean agertu omen baitira.[2]

Lamina
Euskal Herriko mitologia
Lamina1.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Bizitokia ibaiertz

IzenaAldatu

Izenaren aldaerak hauek dira: lamia, lami, lamina, lamie, illamina, llamina, labina, amilamia. Forma dokumentatuena lamina da, eta horixe hartu da euskara baturako.[3][1] Ez da izen propioa, jeinu mota bat deskribatzeko erabiltzen den izen arrunta baizik.

EzaugarriakAldatu

 
Laminaren irudikapena

Ur bazterretako laminakAldatu

Lamina hauek erreka zuloetan egoten dira. Batzuek harpeetan dute egoitza, herrietatik hurbil, ez medi garaietan.[2] Ilea urrezko orraziaz orrazten edo, gutxiagotan, bere ohialeria ederraren zabaltzen eta xukatzen[2] ikusten dituzte gizakiek. Leku askotan ahate oinak dituzte, edo oilo hankak,[4] baina Ibaizabal inguruan eta Euskal Herriko kostan arrain buztana dute. Oso ederrak dira, eta gizakumeak liluratzen dituzte. Antzekoa da Amilamia, beste irelu bat. Begi bakarreko emakume moduan ere deskribatu izan dute.[4]

Kostaldeko laminei, gerritik behera arrain direnei, itsaslamina ere esaten zaie.

Bakarrik edo taldean ager daitezke.

BizitokiaAldatu

Bizilekuari dagokionez, laminak ur laster eta epelei loturiko lekuetan aurkitzen ziren. Emakume eder horiek, gehienetan urrezko orraziaz beren ile ederra orrazten zuten kantuan ari zirela. Kantu hauek hedadura izugarria izan zuten munduan zehar. Bazter guztietako herri eta kultur ezberdinetan ezagutzen ziren laminen elezahar kontakizunak.[5]

Lamina Greziar mitologianAldatu

Lamina greziar mitologian ere ageri da. Belos erregearen alaba zen (beste ohitura batzuen arabera, Poseidon eta Libiaren alaba) eta Zeus jainkoaren maitalea. Horregatik Hera jainkosa jeloskortu egin zen eta Laminaren seme-alabak hil. Gainera, begiak ixteko gaitasuna kendu zion, seme-alaben heriotza betiko ikus zezan.

ElezaharrakAldatu

Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk laminek egindakoak dira: Ebraingoa (Bidarrai), Azalaingoa (Andoain), Urkulukoa (Leintz-Gatzaga)... Gauez egiten dituzte eraikuntzok, eta anitzetan oilarraren lehen kukurrukuaz batera uzten diote lanari.

Nekazariren batek landa lurren ertzetan janaria uzten bazien, gauez jaten zuten laminek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen omen zioten.[4]

Ohiokoa izaten da gizaki batek lamina baten orrazia lapurtzea eta honek itzultzeko galdetzea.[4]

Zenbait kondairatan ur bazterretako laminek laguntza eskatzen diote emagin bati, honek lagundu eta laminek oparitan ogi zuria, oihal eder bat edota beste opariren bat emango diote.

Mutil batez maitemintzen da lamina bat ipuin batzuetan, harik eta mutil horrek, bere maiteñoa lamina dela jakiten duen arte.

Beste batzuetan laminak etxe bat bisitatzen du, bertako janaria eskatuz. Laminak trukean zerbait emango dio edo ez bertsioaren arabera. Azkenik, etxeko gizonak lamina zigortzen du eta honek ihes egiten du.[2]

Ostadarraren muturrean lamina bat egoten omen da ilea orrazten, eta eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra.

Lamina arrek sekulako indarra dute. Gauez trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan. Izen desberdinak dauzkate: Maideak, Mairiak, Intxixuak (Oiartzunen), Saindi Maidi (Nafarroa Beherea).

Lamina gehienak desagertu omen dira, mendietan baselizak eraiki zirenean batzuen hitzetan edo idiek arrastatutako goldea erabiltzen hasi zenean beste batzuentzat.[4]

ToponimiaAldatu

Toponimian asko dira laminei lotutako izenak: Lamera eta Lamerapunte, Bermeon; Lamikiz, Markinan; Laminaputzu, Zeanurin; Lamitegi, Bedaion; Lamirain, Aranon; Lamusin, Saran; Lamiñosin, Ataunen; eta abar.

ErreferentziakAldatu

  1. a b «lamina» Euskaltzaindiaren Hiztegia . Noiz kontsultatua: 2019-07-04.
  2. a b c d Anuntxi, Arana (2008) Euskal mitologiaz: jentilak eta kristauak Elkar 65-72. or. ISBN 9788497835695 PMC 863179178 . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  3. Orotariko Euskal Hiztegia online, . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  4. a b c d e Barandiaran, Jose Migel (2008) Mitología vasca Anboto (14. argitaraldia) Txertoa ISBN 9788471484321 PMC 733743324 . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.69-71 or.
  5. (Kalzakorta, 1997, 127-130. or.).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lamina