Amilamia euskal mitologiako irelu edo jeinua da, Agurain aldekoa. Entziako mendilerroko Lezao haitzuloan bizi omen zen. Ile horia zeukan ("urrea bezalakoa") eta izaeraz zintzo eta eskuzabala zen.

Amilamia
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Batzuetan ikusi omen dute haitzuloaren alboko putzua ispilutzat hartuta urrezko orrazi batekin bere ilea orrazten. Adatsa lurreraino heltzen zitzaion. Ilea orrazten zuen bitartean hizkuntza ezezagun batean abesten omen zuen eta sarritan egun guztia ematen zuen lantegi hartan.

Sekretu eta tresna miresgarri askoren jabe zenː esate baterako, galbahe huts batetik irina ateratzeko gai zen.

Jende txiroaren laguntzailea zen.

Laminarekin berdintasun asko ditu. Batzuetan Amilamia euskal mitologiaren aparteko pertsonaiatzat azaltzen da eta bestetan Amilamiak pertsonaia-multzoa bezala.

Amilamiaren kondaira aldatu

Egun batean Aguraingo plazan zenbait mutil bildu ziren. Honetaz eta hartaz hitz egiten Lezaoko Damaren kontua atera zen. Zenbaitzuen arabera horiek zaharren kontuak besterik ez ziren, batzuek berriz dama hori amilamia bat zela esaten zuten.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpoko loturak aldatu


Kanpo estekak aldatu