PSV Eindhoven

PSV Eindhoven edo Philips Sport Vereniging Eindhoven Herbehereetako Eindhoven hiriko futbol talderik onenetakoa da, Liga eta Kopa palmaresari dagokionez bigarrena. Hainbat liga eta kopa irabazteaz gain 1988an Europako Kopa irabaztea lortu zuen, hau eskuratzen duen hirugarren talde herbehereetarra da. Etxeko partidak Philips Stadionen jokatzen ditu.

PSV Eindhoven
PSV Eindhoven - Philips Stadion - Kleedkamer Welkom - Cropped Logo.jpg
Ezizena(k)Boeren ("Baserritarrak"), Rood-witten ("Zuri-gorriak")
Sorrera1913
Futbol zelaiaPhilips Stadion
edukiera: 35.000 lagun
inaugurazioa: 1913
PresidenteaHerbehereak Toon Gerbrands
EntrenatzaileaAlemania Roger Schmidt
LigaEredivisie
2021-222.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1929an lehenengo liga irabazi zuen taldea.

HistoriaAldatu

Gerra aurreko urteakAldatu

Eindhoveneko Philips lantegiko langileek beren aisialdirako Philips Elftal taldea sortu zuten 1910an baina diru arazoak zirela eta talde berria eratu behar izan zuten 1913an, Philips Sport Vereniging Eindhoven. Hainbat kiroletan hartzen zuten parte baina 1916an agertu zen futbol taldea. 1915 arte ez zen lehen mailara igo eta 1929an lortu zuen lehenengo Liga txapelketa.

50eko hamarkadaAldatu

Gerra amaitu eta 1950an izugarrizko denboraldia egin zuen Liga eta Kopa irabazi baitzituen. 1955ean Europako Kopa jokatu zuen, lehenengo talde holandarra izan zelarik.

70eko hamarkadaAldatu

René eta Willy van de Kerkhof anai bikiak 1973an fitxatu eta garai eder bati hasiera eman zion. 3 Liga eta 2 Kopa irabazi zituen, baina are garrantzitsuagoa zena, UEFA Kopa eskuratu zuen 1978an.

80ko hamarkadaAldatu

1984ean Guus Hiddink jokalari ohia entrenatzailearen laguntzaile bihurtu zen eta 1987an entrenatzaile hartu zuten. Bere eskutik iritsi zen taldearen "urrezko aroa". Lau liga jarraian eskuratu zituen eta hiru kopa ere bai. 1988an Europako Kopa eskuratu zuen SL Benfica penaltietan garaitu zuelarik. Jokalari handiak zituen, Ruud Gullit (1987 arte) eta Ronald Koeman.

90eko hamarkadaAldatu

1990an Hiddinkek taldea utzi eta Bobby Robson ingelesak hartu zuen ardura. Ronaldo eta Romário brasildarrak fitxatu zituzten baina ez zuten esperotako emaitzarik lortu.

XXI mendeaAldatu

Mende berrian Europa mailan emaitza aipagarririk lortu ez badu ere Herbeheretan talde nagusietako bat izan da 6 Liga eta bi Kopa eskuratu dituelarik. Zazpi urteren ostean 2015ean Liga irabazi zuen eta hurrengo urteetan ere maila bikainean ibili da beste bi liga eskuratuz.

UniformeaAldatu

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1913-197?
     
 
 
 
197?-1988
     
 
 
 
1989-tik

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

PalmaresaAldatu

Herbehereetan: 47Aldatu

  • Herbehereetako futbol liga (24): 1928–29, 1934–35, 1950–51, 1962–63, 1974–75, 1975–76, 1977–78, 1985–86, 1986–87, 1987–88, 1988–89, 1990–91, 1991–92, 1996–97, 1999–00, 2000–01, 2002–03, 2004–05, 2005–06, 2006–07, 2007–08, 2014-15, 2015-16, 2017-18.
  • Herbehereetako futbol kopa (11): 1949–50, 1973–74, 1975–76, 1987–88, 1988–89, 1989–90, 1995–96, 2004–05, 2011–12, 2021-22, 2022-23.
  • Johan Cruyff Kopa (12): 1992, 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2003, 2008, 2012, 2015, 2016, 2021.

Nazioartean: 2Aldatu

Kontinente arteko Futbol KopaAldatu

  • Txapelduna(0)
  • Finalista (1): 1988.

Europako KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1988.

Europako SuperkopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1988.

UEFA KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1978.

JokalariakAldatu

EntrenatzaileakAldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan PSV Eindhovenek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2021-22 UEFA Europa League Liga fasea PSV Eindhoven
Real Sociedad
2-2
3-0
Real Sociedad
PSV Eindhoven

Kanpo estekakAldatu